Ttipien Etxea Haurtzain-Etxea
Leku kopurua  | 8  | 
Irekitze egunak  | Astelehenetik ostiralera  | 
Ordutegia  | 7:45 - 18:00 | 
Haurren adina  | 8 astetik 3 urtetara  | 
Egituraren aurkezpena
Céline, Julie eta Laurak zure haurra ohantze goxo batean errezibituko dute gogotik. Ttipien Etxea deitzen den Haurtzain-etxea leku berean egiten den banakako harrerarako hiru profesionalen elkartzea da.
Etxea haurren errezibitzeko osoki antolatua da:
- beherean: jostaleku zabal bat, erdi hetsia den sukalde bat eta baratze seguru eta polita
 - gainean: hiru logela, aldatzeko antolatuta den bainugela.
 
Egitasmoa horretan datza:
- Izadia: ateraldiak proposatuak dira haurtzain-etxearen ondoan den oihanera, baita zoora, parkera, etab.
 - Zentzuzko laborantza: helburu hau axola zaielako, Céline, Julie eta Laurak zirkuitu laburrak hobesten dituzte haurren janaria erosteko. Haurtzain-etxearen ondoan den baratzezainari erosten dizkiote barazkiak.
 
Céline, Julie eta Laurak Haurtzainen Bitartekaritza Guneak proposatzen dituen jardueretan parte hartzen dute maiz.
Prezioak
Prezioa 4,20€/orenekoa da 30 oren baino gehiagoko kontratu batentzat, eta 4,50€/orenekoa 30 oren baino gutiiagoko kontratu batentzat.
Honi garbiketa ordainsaria gehitu behar zaiolarik, hots 5€ egun bakoitz.
Apairuei dagokienez, gurasoei utzia zaie hautua: edo "etxeko apairuak" ekartzen dituzte, edo bertan prestatutakoak izanen dira. Kasu honetan, apairuen kostua 4€koa da egun bakoitz (goizeko askaria / bazkaria / arratsaldeko askaria).





