Segurtasuna

Gaueko brigada

2022ko azaroaren 8az geroztik, Baionako gau brigada Baionako auzo guzietan ari da lanean, lasaitasun publioaren atxikitzeko eta bermatzeko, eragozpenen aurka borrokatzeko eta delinkuentziaren aurkako borrokan parte hartzeko…Bizi-kalitatea zaintzearen eta elkarrekin bizitzearen onetan.

Zenbaki bakarra luzatua zaie bizilagunei gaueko brigadaren esku-hartzea galdetzeko (asteartetik larunbatera, 18:45etik 03:45era), egoera baretzeko edo aholkuak galdetzeko : 06 15 30 56 86

Gaueko brigadaren sorrera engaiamendu politiko sendo batetik eta herritarren zineko igurikapen batetik dator. Baiona Hiriak zerbitzu proiektu bat eraiki du, eragileekin elkarlanean eta sindikatuetako ordezkariekin bilduz, hurbileko brigada horren plantan ezartzea ahalbidetzeko. Polizia nazionalarekin elkarlanean, unitate honen eginkizuna gaueko lasaitasuna publikoaren asaldurei aurre egitea da, eta delinkuentziaren aurkako borrokoan eragile izatea da.