bizilekua

Duina ez den bizilekuaren aurkako borroka

Bizitegi baten sanotasun eskasia erakusten duten keinuak seriostasunekin hartu behar dira. Bizitzaileei sortzen dizkieten atsekabeez gain, haien osasunerako ondorio larriak ukan ditzakete.

Duina ez den bizileku bat, zer da?

Duina ez den bizileku bat izaten dira bizitegia izateko xedea duten lokalak edo instalazioak, berez erabilpen horretarako desegokiak direlarik, baita bizitzaileen segurtasun fisikoa edo osasuna kalte dezakeen bizitegien egoera ere, edo bizitegi horiek aterpetzen dituen eraikinaren egoera."
(1990eko martxoaren 31ko legea)

Baionako Hiriak egiten duena

Duina ez den bizileku baten egoeran zarela uste baldin baduzu, Auzapezari ondorio gaixtoak azaltzen dituen ohar-gutun bat bidali.

Garbitasuna eta Osasuna Herriko Zerbitzua mandatua izanen da hitzordu bat hartzeko, bizitegia bisitatzeko eta kontrolatzeko.

Kontrolatuak izanen dira Departamenduko Osasun Araudia, Osasun Publikoaren Kodea edo Etxegintzaren eta bizitegiaren kodea hausteak.

Arau-hausteak agertzen balira, Auzapezak arduraduna (jabe, sindiku edo alokatzaile) behar dena egitera behartuko luke. Azken hau egoera konpontzera behartua izanen da, behar diren obrak eginez. Laguntzak esleituak izan daitezke HOBETU dispositiboaren esparruan.

Obrak egin eta, kontrol bisita bat egina izanen da.

Obrak eginak ez balira, FaLKek ordaintzen duen diru laguntza kendua izanen litzateke edo Errepublikako prokuradoreak zigor-jaukimenduak bideratuko lituzke.

Araubidea

  • Auzapezak bere esku dituen polizia gaitasun orokorrak, arriskua etxegintzatik kanpoko gertakari natural baten ondorioa baldin bada: Lurralde elkargoen Kode Orokorraren L.2212-1, L.2212-2 eta L.2212-4 artikuluak.
  • Auzapezak bere esku dituen polizia gaitasunak, hur-hurreko aurri egoeran diren eraikinei dagokien araudiari buruz: Etxegintzaren eta bizitegiaren kodeko L.511-1 à L.511-4 eta R.511-1 artikuluak

Hur-hurreko aurri egoeran diren eraikinen arriskuari buruz argibide gehiagorako