Urririkako joan-jinkaria

Baionara beribilez etortzen direnentzat, aparkaleku anitz badira hiriaren sarreretan. Joan-jinkari elektrika batek aparkaleku horien eta hiri bihotzaren arteko lotura segurtatzen du.

Biztanle eta turistentzat, urririkako joan-jinkariak hiri-barnean gaindi ibiltzeko bidea eskaintzen du.

Astelehenetik larunbatera (besta egunetan izan ezik) 7:30etatik 19:30etara, 10 minuturo.

Baionako urririkako joan-jinkariei buruz argibide gehiagorako, hemen klik egin.