• [Menura jo]
  • Herriko etxea

    Hôtel de Ville de Bayonne © Ville de Bayonne
    Hôtel de Ville de Bayonne © Ville de Bayonne

    Hurbileko lurralde elkargoa da Baionako Herriko Etxea. Arlo anitzetan, honako eginkizun franko betetzen ditu, besteak beste : eskolak eta lehen haurtzaroa, egoera zibila, hauteskundeak, ekintza soziala, hirigintza, hiriko garbitasuna, berdeguneak, aparkatzea, ur edangarria, kirolak, kultura, ...

    Lekuko zerbitzu publikoen segurtatzeko eta lekuko biztanleriaren beharrak asetzeko xedearekin, egunero, herriko zerbitzuetako eta Herriko Jendarte Laguntza Zentroko (HJLZ) lurraldeko 1000 langile inguru aritzen dira lanean.

    Herriko Etxean herriko kontseiluaren gela, auzapezaren eta beste hautetsien bulegoak, ezkontzarako gela eta herriko zerbitzu zenbait daude, besteak beste.

    Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara, Herriko Etxean eta herrian dauden beste toki batzuetan, hautetsiek eta herriko langileek errezibitzen zaituztete (zerbitzu batzuek ordutegi bereziak dituzte : zuen eskaeraren arabera argibideak galdegin).

    Herriko Etxeko herriko zerbitzuei buruz gehiago jakiteko,  hemen klik egin.