• [Menura jo]
  • Herriko eta departamenduko artxiboak

    1970ko hamarkadatik Mediatekako bulegoetan atxikiak eta erakutsiak ziren herriko artxibo historikoak, baina, 2010ean, Departamenduko Artxibategian utziak izan ziren. Ondorioz, han kontsulta daitezke gaur egun.

    Artxibo berrienak Herriko Etxean kontsulta daitezke, Artxiboak eta Dokumentazioa Zerbitzuan, hirugarren solairuan, Aturri aldeko sartzean.

    Departamenduko Artxibategia 


    2010eko ekainean zabaldu zen. Pauen finkatutako Departamenduko Artxibategiaren adarra da. Departamendu mailakoa da egitura, baina Baionakoa ere bada. Ipar Euskal Herriko artxiboen ondarea  biltzen eta zaintzen du, dokumentuen data edozein dela ere, eta jatorri publikokoa ala pribatukoa izanik ere.

    Atxikitako funtsak


    Eraikinak 11 kilometro luzerako adina artxibo har ditzake. Erdi Arotik gaur egunera arteko artxiboak biltzen ditu. Departamenduko Artxibategitik, Baiona, Biarritz, Hendaia, Bokale, Bidarte, Donibane Lohizune, Urruña, Uztaritze, Maule-Lextarre edo Beskoitze bezalako herrietatik, Baiona – Euskal Herriko Merkataritza Ganberatik, elkarteengandik eta partikularrengandik jaso ditu dokumentuak. Artxibo dokumentuen artean egoera zibileko agiriak, notario aktak, elizako dokumentuak, epaiak, arkitektoen planoak, ikus-entzunezko artxiboak eta beste asko aurki daitezke.

    Denentzat zabalik den gunea

    Bilketa eta zaintze eginkizunetaz gain, Baiona – ipar Euskal Herriko Artxibategiaren xedea artxibo ondarea ahal bezain jende gehienek kontsultatzea da. Horretarako, publiko anitzarentzat (ikertzaile amaturrak edo profesionalak, unibertsitatekoak, herritarrak, kuriosak…) zabalik den ikerketa gela bat dago, ikasleentzat (hirugarren ziklotik unibertsitatera) hezkuntza zerbitzua dago, ekimen kultural dinamikorako neurriak (erakusketak, mintzaldiak, funtsetan ikertzeko lehen irakaspen zikloak…) plantan ezartzen dituen animazio kulturalen taldea dago.


    Baiona – ipar Euskal Herriko Artxibategia
    Duvergier de Hauranne etorbidea, 39 - 64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 03 93 93
    www.archives.cg64.fr