• [Menura jo]

  • Musika

    Conservatoire © Ville de Bayonne
    Luna Negra © Ville de Bayonne

    Baionan, praktika kulturala eta sorkuntza artistikoa anitzak eta ugariak dira. Urte guztian zehar, publiko anitza laguntzen eta sorkuntza eta hedapena sostengatzen duten ekitaldi guztietan, arte biziak ezagutzera ematen dira.

    Paisaia artistiko aberats horretan, eszenatokiak eta musikaren praktikak hautuzko lekua dute. Musikarien, kontzertu guneetako arduradunen  eta elkarteen arteko proiektu transbertsalak etengabe berritzeko aukera dira. Hala, proposamen sorta zabala eskaintzen dute.

    Eskualdeko Distiradura duen Kontserbatorioak, Baiona – Akitania hegoaldeko eszenatoki nazionalak, bere musika eszena eta akustika paregabeari esker ezagutua den Caveau des Augustins kafe-kontzertu aretoak, Luna Negrak edo l’Atalante eta l’Autre Cinéma zinema gelak egunero bultzatzen dituzten ekimenak sostengatzen ditu Herriko Etxeak. Gainera, tokiko lurraldeari eta eskualdeari zabalik diren ekimen berriak ere sostengatzen ditu, la Souche Rock elkarteak azken urteetan antolatzen duen  « Baionan Bar Fest » gertakariaren gisara.

    Herriko Etxea bera ere kalitatezko tokiko eta eskualdeko eszenak sostengatzera engaiatzen da. Hala, urtero talde horiekin  Baionako Bestetako.kultur egitaraua osatzen du.

    Urtero, Etiopikoak festibalari bere karrikak eta ateak zabaltzen dizkio Baionak. Musikarien, kantarien eta sorkuntza amaturren trukaketa eta sormen laborategia da hiria. Aurten, Black and Basque festibalaren lehen edizioa iragan da. Kultura afro-amerikarraren eta euskaldunaren arteko topaketa berria sortu du festibal horrek. Urtero, Herriko Etxeak publikoen eta eszenen gurutzatzea bultzatzen du. Hala, udan, zezen-plazan, « Arènes en scènes » programazioaren karietara, estatuko eta nazioarteko eszena handien inguruko egitaraua osatzen du.


    Kontzertu guneak

    Harmonie Bayonnaise © Ville de Bayonne
    Harmonie Bayonnaise © Ville de Bayonne
    Spectacle au Conservatoire © Ville de Bayonne
    Spectacle au Conservatoire © Ville de Bayonne
    ORCB © Ville de Bayonne
    ORCB © Ville de Bayonne
    • Maurice Ravel Eskualdeko Distiradura duen Kontserbatorioa

    Kultura Ministerioak "kalitate eta profesionalismo bermea" kategorian sailkatutako musika gunea da Eskualdeko Distiradura duen Kontserbatorioa. Frantzian 36 musika etxek bakarrik jaso dute label hori. Euskal kostaldean barreiatutako 1700 ikasleentzat hiru alor proposatzen ditu Kontserbatorioak : musika, dantza eta antzerkia (Théâtre du Versant antzerki taldearekin partaidetzan). Hezkunde Ministerioarekin partaidetzan, Ordutegi Egokitutako Ikasgelak (CHA) lehentasunetarik bat dira.

    Egitura horrek lau lekutan funtzionatzen du. Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaian kokatzen dira lau guneak. Hala, euskal kostaldeko ikasleentzat hurbiltasuna bermatzen du. Leku bakoitzean berdin-berdin parte hartzen dute irakasleek. Hala ere, gune nagusia Baionako poloa da. Bere baitan zerbitzu administratibo gehienak eta liburutegia biltzen ditu. Biarritzeko poloa Koreografia Zentro Nazionalaren hurbiltasunaz baliatzen da eta koreografia jarduerei zuzendua da bereziki.

    • Baiona – Euskal Kosta Eskualdeko Orkestra (ORBCB)

    1974an sortu zen. Maurice Ravel Euskal Kostaldeko Kontserbatorioko irakasleen adierazpen artistikorako egitura da. Tresna kultural horren eginkizuna desmartxa pedagogikoa eta tokiko hedapena lotzea da. Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaia biltzen dituen Sindikatu Misto batek akuilaturik, lurraldearen igurikapenei erantzuteko ekitaldi andana antolatzen ditu ORBCBk : kontzertu-aurreak, eskola topaketak, kontzertuak eta tokiko kultura eragileekin partaidetzan antolatutako gertakariak.

    Denboraldian 25 kontzertu inguru eskaintzen ditu orkestrak, talde ttipian (laukote, boskote, zortzikotean...) edo orkestra formatuan (35 eta 60 musikari artean). Zuzendaritza artistikoa Kontserbatorioko Zuzendariaren esku dago, baina ORBCBk orkestraburuak eta solistak ere gomitatzen ditu noizbehinka, kultura denboraldia beren talentuarekin eta estatuko edo nazioarteko ospearekin aberasten baitute. Hala, Jean-Claude Malgoire, Marco Parisotto, Frédéric Lodéon, Benoît Haller, François-Xavier Roth... hemendik iragan dira, bat bestearen ondotik. 2009tik, garrantzi handiko berritasuna proposatzen du ORBCBk. Philippe Forget orkestraburua proiektu batzuk zuzentzeko eta gogoeta artistiko eta pedagogiko orokorrean parte hartzeko egonaldian dago.

    • Baiona – Akitania hegoaldeko eszenatoki nazionala / Baionako Antzokia
      www.snbsa.fr
    • La Luna Negra
      Quartier Latin elkartea
      Augustins karrika, 7
      Telefono zenbakia  : 05 59 25 78 05
      www.lunanegra.fr
    • La Locomotive
      Association Musiques Amplifiées
      1, allée Ferme
      40220 Tarnos
      Telefono zenbakia : 05 59 64 20 73
      www.loco-motive.fr