• [Menura jo]

  • Baionako mediateka

    Duela 160 urte baino gehiago Baionarren bizian sarturik, azken berrogoi urteetan zehar Mediateka bilakatu den liburutegiak 200 000 liburu, (ondare bildumak eta garaikideak), 770 eskuidatzi, 1 800 mapa eta plano, 5 000 dokumentu ikonografiko (estanpak, karta postalak, argazkiak, afitxak), 23 000 musika dokumentu (disko-konpaktuak, biniloak…), 4 700 DVD bildumak eta 350 kazeta edo aldizkarietarako harpidetzak eskaintzen dizkio publikoari. Irakurtzeko lanparak eta tableta elektronikoak, liburu euskarriak, prentsa, ikaspen metodoak ere eskaintzen ditu... bai eta internet eta WiFira urririk heltzeko postuak ere. 

    Ondare-kolekzioaren baitan, eskualdeko eta tokiko funtsa, euskal funtsa tarteko, balorizazio bidean da, inbentariotik hasi eta numerizaziora arte.

    Mediatekaren egitekoa irakurketara, informaziora eta kulturarako sarbidea denentzat erraztea da. Horretarako, dokumentu eskaintza eta animazio neurri anitzak proposatzen ditu.

    Urte guztian zehar, gertakari erregularrak (gaikako liburuei balio ematea, irakurketa taldeak, ipuinaren tenoreak, tailerrak...) edo noizteinkakoak (erakusketak, mintzaldiak edo idazle topaketak...) antolatzen ditu.

    Elkargoei zerbitzu bereziak eskaintzen dizkie (ikastetxeen eta aisialdi zentroen harrera, « liburutegi kanpoko » parte hartzeak : haurtzaindegietan, zahar etxeetan, espetxeetan liburu irakurketak eta uzteak). Mugitzen ahal ez diren pertsonek, obrak etxera eramaten dituen zerbitzuarengana jotzeko aukera dute. Bi liburutegietatik urrun bizi diren haurrentzako, « Miniteka » bibliobusa astean bi aldiz gelditzen da leku publikoetan.

    Mediatekak

    • Hiriaren erdialdean : Gobernadoreen karrika, 10
    • Baionako Gainak auzoan : Gaskoien plaza (merkatuko plaza)
    • Miniteka (liburubusa), Polo-Beyris-eko plazan (MVCren parean) eta Zitadelan (ama eskola edo lehen mailatik hurbil) aparkatzen da.

    Ordutegien berri ukaiteko, katalogoa eta animazio programa kontsulta itzazue ondoko helbidean klikatuz : www.mediatheque.bayonne.fr.

    Mediatekarekin harremanetan jarri : mediatheque@bayonne.fr
    Telefono zenbakia  : 05 59 59 17 13


    Bestelako liburutegiak eta dokumentazio zentroak

    Euskal Museoko liburutegia


    Euskal arloari dagokion liburutegien artean garrantzitsuenetarikoa da. Museoaren sortzetik beretik ezohiko emaitzak jaso ditu, eta, hala etengabe aberasturik, gaur egun 30 000 dokumentu atxikitzen ditu:

    • euskal kulturari eta eskualdeko kulturari buruzko liburuak
    • XIX. eta XX. mendeetako egunkariak eta aldizkariak
    • Axular, B.Etxepare, J.Leizarraga, A.Oihenart… euskal idazleen balio handiko liburuak

    Aktualitateari, arteari, museografiari eta Euskal Museoan aipatutako gaiei lotutako gaur egungo liburuak eta aldizkariak zuen eskura ezartzen ditu Dokumentazio zentroak. Gaztelu Berrian, irakurketa gela batean errezibituak izanen zarete, eta, beharrean, baliabide numerikoetara bideratuak eta lagunduak izanen zarete ere. Liburuzain bat dokumentuen zaintzaz arduratzen da. Museoa interesa dezaketen liburuen edo prentsa artikuluen argitaratzeari buruz berri eman diezaiokezue hari.

    Argibideak :
    Liburutegia 
    Telefono zenbakia  : 05 59 59 57 50
    Liburutegiarekin harremanetan jarri

    Dokumentazio zentroa 
    Telefono zenbakia  : 05 59 59 73 53
    Dokumentazio zentroarekin harremanetan jarri

    Bonnat-Helleu arte ederren museoko dokumentazio zentroa


    Berregituratze denboran publikoari ateak hetsi dizkio museoak. Hala ere, hitzordu bat hartuz gero, ikasleek eta ikertzaileek liburutegiko liburuak kontsulta ditzakete.

    Liburuen funtsa bi arlo ezberdinetan banatzen da :

    • Arte ederrak : artisten monografiak, europar eskolak, marrazkia, grabadura, eskultura, arkitektura, arkeologiari buruzkoak
    • Arte garaikidea : artista frantsesak, euskaldunak, espainiarrak, britainiarrak, amerikarrak eta beste, argazkigintza, margolaritza eta gaurko adierazpide orotakoak.

    Behin-behinean museoa hetsirik baldin bada ere, liburuen bidez kultura ezagutzea eta sakontzea posible da gaur. Museoan atxikitako obra batzuk liburutegian kontsulta ditzakezue baita ere.

    Argibideak :
    Telefono zenbakia  : 05 59 46 63 60

    Ansoteko ordokiko ondare eta ingurumen gunea – Museoko dokumentazio zentroa


    Ikasleek, ikertzaileek eta kuriosek entziklopedia, tesia, CD-ROM, orotako liburu eta liburu berezituekin osatutako funtsa aurkituko dute bertan. 2 dokumenturen hartzeko aukera badago, 4 asteko epearentzat eta urririk. Berriki, funtsa espezie inbaditzaileen eta migrazioaren gaia jorratzen duten liburu eta aldizkariekin aberastu da.

    Argibideak :
    Telefono zenbakia : 05 59 42 22 61
    www.ansot.bayonne.fr

    Florence Delay – UPPA Euskal Kosta unibertsitateko liburutegia


    Zuzenbidea-Ekonomia-Kudeaketa, Letrak eta Euskal Ikerketako 50 000 liburu, gehienak zuzenean erabilgarri. 400 aldizkari ezberdin ere.

    Argibideak :
    Dokumentazio zerbitzu komuna
    Paul Bert plaza, 19
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia  : 05 59 57 41 40
    www.univ-pau.fr

    Saint-Thomas-d’Aquin diozesako liburutegia


    Diozesa-Etxea
    Jean-Darrigrand etorbidea, 10
    64115 Baiona cedex
    Telefono zenbakia : 0559584751
    Liburutegiarekin harremanetan jarri.

    Dokumentazio pedagogikoko departamenduko zentroa (CDDP)

    Zezen-plazako eskola
    Ménigne-Saoube-le-Bile karrika
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 0559257766
    e-mail: cddp64.bayonne@ac-bordeaux.fr
    CDDPren webgunea.