• [Menura jo]
  • Méga CGR © Ville de Bayonne
    Méga CGR © Ville de Bayonne
    Méga CGR © Ville de Bayonne
    Méga CGR © Ville de Bayonne
    L'autre cinéma © Ville de Bayonne
    L'autre cinéma © Ville de Bayonne
    L'autre cinéma © Ville de Bayonne
    L'autre cinéma © Ville de Bayonne

    Publiko zabalarendako, Mega CGR zinema gune handi bat dago hirian. Glaineko aktibitate gunean kokatua da eta aste guztian zehar zabalik da. Arte eta saiakerako zinemaren zaleentzat, urtean  egitarau aberatsa eta anitza eskaintzen duten l’Atalante eta l’Autre Cinéma zinema gelak badaude ere.

     

    L’Atalante eta l'Autre cinéma Baionako Sant Izpiritu auzoan kokatuak dira. Zinema gela horietan, orotara, arte eta saiakerako hiru pantaila daude. Zinema independentea sustatzen duen proiektu hori Cinéma et Cultures elkarteak akuilatzen du. 1500 kideren sostengua du elkarteak. Jatorrizko bertsioan aurkeztuak diren filmen hautaketa, filmgintza minoritarioei irekitzea eta urte guztian animazio aktiboak bultzatzeko neurriak prezatzen ditu publiko horrek. Festibalek, eztabaidek, film egileekin topaketek… 100 000 ikusle inguru biltzen dituzte denboraldi oro.
    L’Atalante-ek ostatua eta erakusketa gunea ditu. Horregatik, kontzertu-gaualdientzat eta estreinaldientzat hautuko lekua da. L’Autre Cinéma, aldiz, dokumentalekin, ikerketa eta errepertorioko obrekin eta publiko gazteari zuzendutako filmekin osatutako eskaintza kulturala indartzeko leku bikaina da. Elkarte-zinema horrek proposatutako ezohiko programazioari esker, Cinéma Europa labela  jaso du. Izan ere, label horrek kontinenteko filmak ausarki ikus-entzutera ematen dituen zinema-jabeak sariztatzen ditu. Urtero, udaberrian, Les Rencontres sur les Docks  festibala iragaten da zinema gela horietan.
    L’Atalante  eta  L’Autre Cinéma-ri esker, kalitatezko filmen promozioa egiten duen Frantziako hirien artean sailkatzen da Baiona, merkatuak inposatutako usaiako bideetarik urrun.

    L’Atalante
    Denis-Etcheverry, 7
    Telefono zenbakia : 05 59 55 76 63

    L’Autre cinéma
    Amiral-Sala kaia, 3
    Telefono zenbakia : 05 59 55 52 98
    www.cinema-atalante.org

    Mega CGR Centre
    Glaineko hiribidea
    Ahots zerbitzaria : 0 892 688 588
    www.cgrcinemas.fr