• [Menura jo]
  • Antzerkia eta Dantza Baionan

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Baiona – Akitania hegoaldeko eszenatoki nazionala, Baionako antzokia

    Berrogeita hamar bat proposamen artistikoz osatutako diziplina anitzeko denboraldi batekin, Maimorables festibaleko partaide diren hiru hirien periferietako auzoetan antolatutako hamar bat proposamenekin, denboraldian zehar egonaldiak antolatzeko lauzpabost koprodukziorekin, hogei bat erreferentzia biltzen dituen diskoetxe baten sorkuntzarekin, kultur ekimenak antolatzeko sail batekin (eskola, unibertsitate, sozial eta soziokultural arloetan), Espainiar estatuko iparraldearekin mugaz gaindiko harremanen plantan ezartzearekin, Baiona – Akitania hegoaldeko eszenatoki nazionala lurraldeko (Pirinio Atlantikoetako departamendua eta Landetako departamenduko hegoaldea) garapen kulturalaren eragile nagusietarik bat da.
    Ikuskizunen programatzea (antzerki, dantza, musika, zirkoa, abestia, umorea). Antzerkian, dantzan eta jazzean koprodukzioa.

    Baiona – Akitania hegoaldeko eszenatoki nazionala
    Edouard-Ducéré karrika, 1
    Telefono zenbakia : 05 59 55 85 05 – Fax : 05 59 55 21 70
    Gurekin harremanetan jarri / www.snbsa.fr

    Baionako antzokia
    Askatasunaren plaza
    Telefono zenbakia : 05 59 59 07 27
    Gurekin harremanetan jarri / www.snbsa.fr

    Oroimen historikoa

    1990 urtean, Baiona eta Angeluko Herriko Etxeek, Kultura eta Komunikazioa Ministerioak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak Baiona – Akitania hegoaldeko Kultur Ekintza Zentroaren sortzea erabaki zuten. 1991 urtean, « eszenatoki nazionala » labela erdietsi zuen zentroak.
    Eszenatoki nazionalen sareak Frantzia osoko lurraldeko 70 eraikin biltzen ditu. Ikuskizun biziaren arloan sorkuntza eta hedapen artistikoaren sustatzeko eta sorkuntza garaikidearen aldera jarrera berriak bultzatzeko eginkizunak dituzte egitura horiek.
    1990etik Baionan finkatua da eszenatoki nazionala. Herriko Etxearekin hitzarturik, Baionako antzokia kudeatzen du. Bestalde, 2004an hasitako Bokaleko Herriko Etxearekilako elkarlanari esker, 2007an, hitzarmen bat izenpetu ahal izan da han. Ordutik, Paul Vaillant-Couturier ikuskizun aretoaren kudeatzailea ere bilakatu da eszenatoki nazionala. Gainera, Angeluko Herriko Etxearekin adostutako hitzarmenaren bitartez, Barojako zalditegietan eta karpan, Baionako eta Bokaleko programazioaren osagarri den egitarau artistikoa ere eskaintzen du.

    Lézards qui bougent antzerki taldea – l’Ecole du Plateau antzerki eskola

    Baionako Gainetan kokatua da l’Ecole du plateau antzerki eskola. 2009ko urrian zabaldu zen, denendako. Antzerkia praktikatzeko gunea da. Hala, oholtza gainean plazerra hartzeko eta antzezle jokoa ikasteko nahia dutenendako formakuntza eskaintzen du guneak. Hasiberriekin hasiz eta aditua izan arte, musikari edo dantzari baten gisara, gama guztia lantzen du antzezleak. Gorputz adierazpena, ahotsa, jestuaren artea, idazle klasikoen eta garaikideen testuak, urteko egitarau bakoitzak arlo ezberdinetan murgiltzeko aukera ematen du.
    Klase hauek urririk eskaintzen dira. Hala ere, ikasle bakoitzari eskolaren araudia zehazten duen dokumentu bat ematen zaio.
    Eskolako arduraduna Lézards qui bougent antzerki talde profesionala da. Parte hartzaileak antzerki irakaskuntzan esperientzia duten artistak dira : antzerki irakaskuntzako estatu mailako tituluduna den Jean-Marc Toto antzezleak eta taula zuzendariak irakasle funtzioa betetzen du. Kristian Frédric antzerki taldeko zuzendari artistikoa eskolako zuzendaria da.

    Hiriko etxea
    Jouandin etorbidea, 5bis
    www.lezardsquibougent.com

    La Luna Negra kabareta
    Ikuskizun ezberdinak (abestia, antzerkia, umorea).
    Augustins karrika
    Telefono zenbakia : 05 59 25 78 05
    www.lunanegra.info

    Maurice Ravel kontserbatorioa
    Musika klaseak eskaintzeaz gainera, urtero, Kultura Ministerioak kontrolaturik, dantza irakaskuntza ere proposatzen du Kontserbatorioak : dantza tradizionala eta dantza garaikidea, helduentzat eta gazteenentzat iniazioan.
    2Comte-de-Cabarrus ibilbidea, 29
    Telefono zenbakia : 05 59 31 21 70
    www.cmdt-ravel.fr

    Orai Bat dantza eta musika tradizionalaren zentroa
    Musika, dantza eta kantu tradizionalaren bitartez, euskal kulturaren promozioa. Nazioarteko kultura trukaketak.
    Benoît de Sourrigues karrika, 16
    Telefono zenbakia : 05 59 55 07 93 / 06 83 18 37 48
    www.orai-bat.com

    Dantza Hirian hiriko dantza festibala
    Baionan, dantzaren bidez kultura karrikan eta eremu publikoan bizitzen da. Badu zenbait urte, Dantza Hirian hiriko dantza festibalaren partaide dela Herriko Etxea. Sorkuntza sostengatzen duen, artistak egonaldian hartzen dituen eta urtero udazken hastapenean ipar eta hego Euskal Herriko hirietako karriketan kalitatezko dantza garaikideko ikuskizunak proposatzen dituen festibala da, amaturren eta publiko adituaren gozamenerako !
    Telefono zenbakia : 06 47 81 45 04

    To top