• [Menura jo]

  • Bonnat-Helleu museoa

    Bartolomeo Schedoni, "Étude de jeune garçon" © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda
    © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda
    Augustin Pajou, "Neptune" © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda
    © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda
    Léon Bonnat, "Portrait de madame Cahen d'Anvers" © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda
    © RMN-Grand Palais / René-Gabriel Ojéda

    Bonnat- Helleu museoa, Baionako arte ederren museoa

    Momentuz publikoari hetsia

    Arte ederren museoa : 7000 obra inguru, tartean 1200 margolan, 400 eskultura eta medaila, 200 arte objektu eta altzari, 150 argazki, 400 zaharkin, eta 3500 marrazki baino gehiago.

    Museoa Léon Bonnat (1833-1922) margolariaren eskuzabaltasunari esker sortu ahal izan zen. Margolariaren bilduma ohargarriak eta Baionako Herriko Etxeak erositako bildumak errezibitzeko bereziki eraiki zen XIX. mendeko eraikin batean instalatua da museoa. Gaur egun, Europako artista handienen obrak ere biltzen ditu : Rubens, Van Dyck, El Greco, Ribera, Murillo, Goya, Ingres, Delacroix, Géricault, Degas, Barye, Bonnat, Helleu…
    Marrazkien kabineteak nazioarteko ospea du. 3500 piezatik gora biltzen ditu eta kalitate handiko paperak daude (Leonardo da Vinci, Michelangelo, Raphaël, Dürer, Holbein, Rubens, Rembrandt, Poussin, Watteau, Ingres, Delacroix, Géricault…).
    Baionako Herri Etxeak egin erosketa ezberdinei esker (Cailleux bilduma : XVIII. mendeko bigarren zatiko buztin errez egindako eskulturak, adibidez), eta emaitza eta ondaretzat emate handiei esker ere (Bonnat 1922an, Personnaz 1937an, Petithory 1992-1997an, Howard-Johnston 1989an eta 2010ean), gaur egun, 7000 obrak osatzen dute bilduma osoa, hau da, Antzinatea eta XX. mende hasiera arteko margolanak, marrazkiak, estanpak, eskulturak, arte objektuak, altzariak eta objektu arkeologikoak besteak beste.

    Museoak 2011ko apirilean publikoari ateak hetsi zizkion. Ordutik, langile taldea bildumekin lan zabala egiten ari da (alderaketa, ikerketa historikoak, inbentarioa, eta zaharberritze kanpainen antolatzea). Eraikinaren berrantolaketak eta modernizazioak urte batzuen barne museoaren itxura berrituko dute. 2011an, jadanik, « Bonnat-Helleu museoa, Baionako arte ederren museoa » izen berria eman zitzaion museoari.

    Heste denboran, aitzinetikako hitzordu bat hartuz gero, liburutegi-dokumentaziora eta marrazkien kabinetera sar daiteke.

    Bonnat-Helleu museoa
    Jacques-Laffitte karrika, 5
    2011ko apiriletik publikoari hetsia.
    Telefono zenbakia : 05 59 46 63 60
    www.mbh.bayonne.fr
    Museoarekin e-mail bidez harremanetan jarri, hemen klik eginez.

    To top

    Historia naturalaren museoa

    Vitrine d'animaux du Muséum d'histoire naturelle © Ville de Bayonne
    Vitrine d'animaux du Muséum d'histoire naturelle © Ville de Bayonne
    Muséum d'histoire naturelle © Ville de Bayonne
    Muséum d'histoire naturelle © Ville de Bayonne

    Baionako historia naturalaren museoa

     

    Frantziako museoa
    Historia naturalaren museoa – eskualdeko bioaniztasunaren lekukoen bilketa, kontserbatzea eta erakusketa, galdera zientifikoen aurkezpena.
    300 m²-ko erakusketa iraunkorra, 130 m²-ko aldi bateko erakusketa.
    20 000 objektu, 10 000 erreferentzia bibliografiko.

    Baionako historia naturalaren museoa 1856an sortu zen. Ulysse Darracq museoko lehen kontserbatzailea izan zen eta bere bilduma handiaren emaitzari esker sortu zen museoa. Lekualdaketa anitzen ondotik eta 60 urte inguru hetsirik egon ostean, 2010eko ekainean, Ansoteko ordokian instalatu zen museoa eta orduan ateak berriz zabaldu zituen.

    20 000 objektu inguru kontserbatzen ditu gaur egun erreserbetan. Arlo ezberdinetako bildumak kudeatzen ditu museoak : zoologia, botanika, geologia, historiaurrea eta etnologia. Estatuko lurraldean, babestutako eremu natural batean dagoen museo bakarra da. Paregabeko kokaleku hori hezkuntzarako aukera bikaina da.

    Bildumen aurkezpenak eskualdeko ondare naturalaren ezagutza egiteko eta ondare naturala osatzen duten eremuaren, bizi ingurumenen eta espezieen ulertzeko bidea ematen du. Gunean egindako arramoldatze ezberdinen ondotik, bisitariak erakusketaren eta behaketaren, barnealdearen eta kanpoaldearen, eta lastoztatuaren eta bizidunaren artean lotura etengabea egin dezake.

    Erakusketa iraunkorrak tokiko eta eskualdeko neurriko bi gai aurkezten ditu : Errobiko errepirak eta itsasaldeko Pirinioetako bioaniztasuna. Eszenografia moderno baten bidez, bisitariek hegazti, narrasti edo ugaztun anitz ezagut ditzakete, katajineta edo Pirinioetako hartza bezala adibidez, eta belar bildumak ere ikus ditzakete. Urtean zehar, aldi bateko erakusketa anitz eskaintzen dira ere. Bisitariei aktualitateko edo funtsezko gaiak aurketuz, erreserbetako bildumen zati bat ikusteko aukera eskaintzen diote publikoari.

    Urte guztian zehar, museoa eta Ansoteko ordokia beste gisa batez ezagutzeko animazio multzo bat plantan ezartzen du Publikoen zerbitzuak. 

    Museoko dokumentazio zentroak urririkako kontsultaziorako edota urririk prestatzeko dokumentu funtsak publikoaren esku ezartzen ditu. Ikerketa zientifikoarentzat eta ondare-dokumentuen kontsultatzeko hitzordu bidezko harrera bat proposatzen da. 

    Historia naturalaren museoa
    Raoul Follereau etorbidea, Floridako aparkalekua.
    Telefono zenbakia : +33 (0) 5 59 42 22 61
    Faxa : +33 (0) 5 59 42 99 99
    Ordutegia
    Museoarekin harremanetan jarri
    www.museum.bayonne.fr

    To top

    Euskal museoa

    Façade du Musée Basque © Ville de Bayonne
    Façade du Musée Basque © Ville de Bayonne
    Musée Basque © Ville de Bayonne
    Musée Basque © Ville de Bayonne
    Musée Basque salle orange © Ville de Bayonne
    Musée Basque salle orange © Ville de Bayonne
    Exposition "Peigne du Vent" Chilida © Ville de Bayonne
    Exposition "Peigne du Vent" Chilida © Ville de Bayonne

    Euskal museoa eta Baionako historiaren museoa

    Frantziako museoa
    Gizarte eta historia museoa – euskal gizartearen eta Baionako historiaren lekuko materialen bilketa, kontserbatzea eta erakusketa.
    3 000 m²-ko erakusketa iraunkorra.
    20 000 objektu, 30 000 liburu, 50 000 dokumentu ikonografiko eta artxibo.
    Euskal museoaren lagunen elkarte 1.

    1924an, XVI. mende bukaerakoa den Dagourette etxe burgesan instalatu zen Euskal museoa eta Baionako historiaren museoa. Frantzian, Euskal Herriari buruzko etnografia bilduma garrantzitsuena biltzen du museoak.
    XX. mende hastapenean bildutako objektuak eta arte obrak dira gehienak. Mundu garaikideak ekarriko zituen aldaketa handien hastapenean, garaiko euskal gizartearen funtzionamendua erakusten dute..
     

    2001 urtean amaitutako erreberritze sakon baten ondotik eta hautu museografiko arras garaikidea egin eta gero, orain, bisitariek 3 solairutan banatuak diren museoko 20 geletan ibiltzeko parada dute. Bildumak gaika aurkeztuak dira. 2000 objektu eta arte obra baino gehiago erakutsiak dira. Hilabetero, publikoari zabaldutako aktibitate egitarau bat eta erregularki aldi bateko erakusketak antolatuak dira ere.

    Euskal museoa eta Baionako historiaren museoak 70 000 objektu inguru atxikitzen ditu, eta ekaiaren (zura, harria, metala, ehuna, papera) eta teknikaren (tinduak, marrazkiak, grabadurak, afixak, altzariak, zeramikak, berina leihoak, harribitxiak, eta abar) arabera sailkatzen ditu. Bildumak euskal eta gaskoi gizarteak azaltzen dituzten bi arlo handietan banatuak dira : etnografia eta historia. Eskualdeko artea eta dokumentazio arloak ere badira. Kontserbazioa behar bezalakoa izateko, gela egokiak behar dira, eta, sailkapena, argitasuna eta klima kontrolatu behar dira. Kontserbazio prebentiboa erakutsitako eta erreserban atxikitako objektuentzat egiten da, berdin-berdin. Bildumen inbentarioak egiteaz gainera, obren alderaketa egitea ere beharrezkoa da.

    Gaur egun, museoak publiko ezberdinekin desmartxa dinamiko batean izan behar du. Izan ere, bisitarien gehiengoarentzat, artea eta ondarea ez dira bortxaz adigarri. Beren zentzua bilatu eta argira ekarri behar da, gogoeta batera bideratu. Erakusketa bat obren eta objektuen interpretazio forma bat da jadanik, baina publikoen zerbitzuaren zeregina beste interpretazio batzuen iradokitzea da. Kultur-bitartekaritzako ekimenak garatuz, bildumen ezagutzan bisitariak laguntzeko eginkizuna du.

    Euskal museoa
    Kortsarioen kaia, 37
    Telefono zenbakia : 05 59 59 08 98
    Prezioak eta ordutegia
    www.musee-basque.com

    To top

    Turismo bulegoak urte guztian zehar Baionako bisita gidatuak proposatzen dizkizue. Hala, hiria beste alde batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dizue, gai berezien bidez, historiaz betetako auzoetatik iraganez…

    Maiztasuna eta bisita egunak ezagutzeko, Turismo bulegoan bisita gidatuen hiru hilabeteko egutegia eskura dezakezue.

    Bisita gidatuei buruzko xehetasun gehiagorentzat, hemen klik egin

    To top

    Beste erakusketa guneak

    Herriko Etxeko guneak

    Mediateka
    Literatura eta idatziari buruzko aldi bateko erakusketak.
    Gobernadoreen karrika, 10
    Argibideak : 05 59 59 17 13
    Ordutegia
    www.mediatheque.bayonne.fr

    La Poudrière
    Kulturaren eta Ondarearen Zuzendaritzak antolatutako arte garaikideari buruzko aldi bateko erakusketak.
    Errege bastioi hiribidea, 1
    Argibideak : 05 59 46 61 59
    La Poudrière-ekin harremanetan jarri

    Herriko Jendarte Laguntza Zentroa (H.J.L.Z)
    Kulturaren eta Ondarearen Zuzendaritzak antolatutako lekuko artista margolari eta argazkilarien aldi bateko erakusketak.
    Gaskoien plaza
    Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara, sartzea urririk.
    Argibideak : 05 59 46 61 59
    HJLZrekin harremanetan jarri

    To top

    Artista galeriak eta tailerrak

    Galeriak

    la Rue-en-Pente galeria
    Arraindegi karrika, 29
    Telefono zenbakia : 05 59 25 62 47

    l’Atalante-eko galeria
    l’Atalante zinema gela
    Denis-Etcheverry karrika, 7
    Telefono zenbakia : 05 59 55 76 63
    www.cinema-atalante.org

    Galerie des Corsaires – Kortsarioen galeria
    Pontrique karrika, 16
    galeriedescorsaires.blog4ever.com

    Lafouresse galeria
    Faures karrika, 28
    Telefono zenbakia : 05 59 59 09 01

    Dazelle galeria
    Arraindegi karrika, 22
    Telefono zenbakia : 06 61 73 38 91 edo 05 59 25 73 60
    www.dazelle.com

    Ambos mundos galeria
    Pelletier karrika, 31
    Telefono zenbakia : 05 59 25 78 49

    Second Jeudi galeria
    Kortsarioen kaia, 42
    Telefono zenbakia : 05 59 59 86 90

    Jean-François Simon galeria
    Montaut karrika, 2
    Telefono zenbakia : 05 59 59 21 80
    www.jfsbayonne.com

    Art et toiles de la Côte Basque – Euskal kostaldeko artea eta margolanak
    Espainiako karrika, 50
    Telefono zenbakia : 05 59 25 77 08

    Elkartetxea
    Elkar liburu dendak antolatutako erakusketak.
    Pannecau karrika, 47

    Peña Triana
    Eiherako karrika, 1
    Telefono zenbakia : 05 59 24 48 75

    Oshukaï
    Santa Katalina karrika, 29
    Telefono zenbakia : 06 70 06 56 29

    Le 35
    Cordeliers karrika, 35

    Montmartre merkatua
    l’Amicale de la Porte d’Espagne - Espainiako Ateko elkarteak urtero maiatzetik urrira antolatua.
    Artzain plaza
    Telefono zenbakia : 06 46 46 79 91

    To top

    Artista tailerrak

    Chris tailerra
    Resplandy kapitainaren etorbidea, 14
    Telefono zenbakia : 05 59 59 32 10

    Blom Sky tailerra
    Santa Katalina karrika, 26

    Eliane Monnin tailerra
    Maubec karrika, 34
    Telefono zenbakia : 06 10 31 69 17

    Nathalie Vidry argazki-tailerra
    Alsazia-Lorrena hiribidea, 13, Eihera karrikako sartzea
    Telefono zenbakia :  05 59 25 42 75

    Xavier Ride tailerra
    Santa Katalina karrika

    Maiatzaren 35eko tailerra – Pierremanuel Proux, argazkilaria
    Bourgneuf karrika, 35
    Telefono zenbakia : 06 87 54 04 84 / 05 59 58 01 69

    84 tailerra
    Jana Lottenburger - Telefono zenbakia : 06 21 36 02 73
    Grégoire Lavigne - Telefono zenbakia : 06 75 80 59 68
    Prunelle Giordano - Telefono zenbakia : 06 27 89 25 91
    Laharie-ko bidea, 84

    Cédric Pasquini tailerra, argazkilaria
    Monetaren karrika, 5
    Telefono zenbakia : 09 52 96 45 58
    www.3200iso.com

    Le couvent des méduses
    Catherine Rivière
    Louis-de-Foix etorbidea, 51
    Telefono zenbakia : 05 59 55 36 01
    www.lepoteaurose.com 

    Spacejunk Baiona
    Santa Katalina karrika, 35
    Telefono zenbakia : 05 59 03 75 30
    www.spacejunk.tv

    L’Enfance de l’Art – Artearen haurtzaroa
    Arraindegi karrika
    www.asso-lenfancedelart.com

    La Place aux artistes – Plaza artistendako
    Place aux peintres elkarteak ekainetik irailera antolatua.
    Artzain plaza
    Telefono zenbakia : 06 19 44 00 74

    To top