• [Menura jo]
  • Kultura jarduera baten egitea


    Aisialdiak denendako !

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Baiona praktika artistikoen bateragunea da. Denei zabaldutako jarduera andana daude hirian, eta ikasten hasiz, ezagutzeko eta aberasteko aukera polita dira. Arte biziak (antzerkia, musika, dantza, zirkoa), arte bisualak (arte plastikoak, argazkigintza, zinema, grafismoa eta informatika), irakurketa, dantza eta musika tradizionala edota jarduera zientifikoak saia daitezke.

    Panorama zabala da eta bakoitzak dagokion aktibitatea aurkitzea desafioa izan daiteke batzuetan.

    Ez galtzeko, horra hirian zuen eskura ezarritako informazio tresnen eta guneen laburbilduma ttipi bat…

    Ezagutza txartela


    Baionako Herriko Etxeak antolatutako « Ezagutza txartela» operazioari esker, neguko, udaberriko eta udako oporretan, Baionako eta hiriguneko 7 eta 18 urte arteko haurrek kultura eta kirol jarduera anitz egin ditzakete, urririk.

    Jarduerei buruzko argibideak : 05 59 31 91 01

    To top


    Non informatu ?

    Non informatu ?

    HERRIKO ETXEKO INFORMAZIOA
    Leihatila bakarra, Cassin ataria
    Bernède karrika, 3
    Telefono zenbakia : 05 59 46 60 41
    Harremanetan jarri

    KULTURAREN ETA ONDAREAREN ZUZENDARITZA
    Edouard Ducéré karrika, 1 (1. solairua)
    Telefono zenbakia : 05 59 46 61 59
    Harremanetan jarri

    BAIONAKO TURISMO BULEGOA
    Euskaldunen plaza
    Telefono zenbakia : 05 59 46 09 00
    Turismo bulegoa eta bisita gidatuak
    www.bayonne-tourisme.com

    ELKARTEEN ETXEA
    Glaineko hiribidea, 11  
    Telefono zenbakia : 05 59 44 74 10 
    Harremanetan jarri
    Elkarteen etxea

    To top



    Kultura jarduera bat non egin ?

    Urte guztian zehar eta ttipi zein handientzat, elkarte eta egitura anitzek zuen hautuko jarduera eskainiko dizuete. Aurkitegia kontsultatzeko, hemen klik egin.

    Ideia zenbait…

    … arte plastikoak eta arte bisualak : 

    - Euskal Kosta - Baiona Hiriguneko arte eskola

    Goi-mailako arte eskola pribatuetan eta publikoetan sartzeko lehiaketara prestatzeko ikasturtea.Ordenagailuz lagundutako argitalpena - web diseinua, arte bisualak : formakuntza jarraikia.Eskolaldi inguruko tailerrak (7 urtetik goiti) : marrazkia, tindua, moldatzea, zeramika, komikia, grafitia, multimedia (irudi finkoak eta bizidunak).

    Helduendako tailerrak : modelo bizidun baten arabera marraztea, margolaritza, moldatzea, modelo bizidun baten arabera moldatzea, zurezko/harrizko eskultura, multimedia (irudi finkoak eta bizidunak).

    Helbidea :
    3 avenue Jean Darrigrand
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 59 48 41
    art.agglo-bab.fr
    Harremanetan jarri

    Artearen haurtzaroa
    Haurrendako eta helduendako arte-sorkuntzako tailerrak
    www.asso-lenfancedelart.com

    … musika, dantza, antzerkia :

    - Maurice Ravel kontserbatorioa
    Musika klasiko eta tradizional kontzertuak, ikasleen kontzertuak, gaikako asteak, dantza, antzerkia. Kultura Ministerioak kontrolatutako musikaren eta dantzaren irakaskuntza. Musika tresna guztiak, kantua, musika formakuntza, ganbera musika, hari orkestrak, orkestra sinfonikoak, harmonia orkestrak, Big Band, eta dantza klasikoa, dantza tradizionala, dantza garaikidea, musika barrokoa. Diziplina bereziak : elektroakustika, azterketa, idazketa, konposizioa.
    Ttipienendako (5 urtetik goiti) : antzerki tailerrak, musika-baratzea, musika iniziazioa, dantza iniziazioa. 
    Helduendako : abesbatza mistoa, musika formakuntza, musikaren historia, orkestrak, dantza eta antzerki tailerra.

    Helbidea :
    Comte-de-Cabarrus ibilbidea, 29
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 31 21 70
    www.orbcb.fr

    - Lézards qui bougent antzerki taldea –  l’école du Plateau antzerki eskola
    Baionako Gainetan kokatua da l’Ecole du plateau antzerki eskola. 2009ko urrian zabaldu zen, denendako. Antzerkia praktikatzeko gunea da. Hala, oholtza gainean plazerra hartzeko eta antzezle jokoa ikasteko nahia dutenendako formakuntza eskaintzen du guneak. Hasiberriekin hasiz eta aditua izan arte, musikari edo dantzari baten gisara, gama guztia lantzen du antzezleak.
    Gorputz adierazpena, ahotsa, jestuaren artea, idazle klasikoen eta garaikideen testuak, urteko egitarau bakoitzak arlo ezberdinetan murgiltzeko aukera ematen du.

    Klase hauek urririk eskaintzen dira. Hala ere, ikasle bakoitzari eskolaren araudia zehazten duen dokumentu bat ematen zaio.
    Eskolako arduraduna Lézards qui bougent antzerki talde profesionala da. Parte hartzaileak antzerki irakaskuntzan esperientzia duten artistak dira : antzerki irakaskuntzako estatu mailako tituluduna den Jean-Marc Toto antzezleak eta taula zuzendariak irakasle funtzioa betetzen du. Kristian Frédric antzerki taldeko zuzendari artistikoa eskolako zuzendaria da.

    Helbidea :
    Hiriko Etxea
    Jouandin etorbidea, 5bis
    64100 Baiona
    Argibideak : www.lezardsquibougent.comI

    - Orai Bat dantza eta musika tradizionalaren zentroa

    Musika, dantza eta kantu tradizionalaren bitartez, euskal kulturaren promozioa. Nazioarteko kultura trukaketak.
     
    Helbidea :
    Benoît de Sourrigues karrika, 16
    Argibideak : 05 59 55 07 93 / 06 83 18 37 48 
    www.orai-bat.com

    - Herritar Biziaren Etxeak (MVC)
    Misio publikoko xedea duten belaunaldi arteko ekipamendu soziokulturalak dira. Beren auzoetan, hurbiletik, kultura eta aisialdi jarduera mota ezberdin anitz egiteko eta proiektu indibidualak eta kolektiboak pentsatzeko eta gauzatzeko aukera ematen diete Baionako MVCek beren erabiltzaileei.

    Hiriko MVC bakoitzak urteko eta hilabeteko aktibitate eta animazio egitarau oso bat proposatzen du. Xehetasun gehiagorentzat, ondoko egiturei zuzenean galda iezaiezue otoi :

    Baiona Saint-Etienne-eko Herritar Biziaren Etxea (MVC) 
    Bulegoa : Ginsburger karrika, 1
    Telefono zenbakia : 05.59.55.22.39 
    Telefono zenbakia : 05.59.55.38.62
    Sainsontan-eko gaztelua : Lamothe etorbidea
    Telefono zenbakia : 05.59.55.56.30
    www.mvc-bayonne-saintetienne.org

    Polo Beyris-eko Herritar Biziaren Etxea (MVC)
    Ursuiako etorbidea, 28
    Telefono zenbakia : 05.59.63.21.40
    www.mvcpolobeyris.fr

    Baiona hiriaren erdialdeko Herritar Biziaren Etxea (MVC)
    Allées marines etorbidea, 47
    Telefono zenbakia : 05.59.25.57.94
    www.mvcbayonnecentreville.org

    To top