• [Menura jo]
  • Denentzat zabalik diren ekipamenduak

    Eskoletako ikasleen eta kirol taldeen presentziatik kanpo, aisialdietako-kirolariek hirian ekipamendu ezberdinak urririk eta libreki erabiltzeko aukera dute. 

    • Pilota : Jean-Dauger-ko ezker pareta eta pilota plaza, Santa Gurutzeko kirol guneko pilotalekua.
    • Tenisa : Santa Gurutzeko kirol guneko kanpoko 3 tenis jokalekuak.
    • Futbola : Prissé-ko bi futbol zelai artifizialak, Didier-Deschamps estadioko bi futbol zelai artifizialak.
    • Oinezko lasterketa : Floridako kirol guneko atletismo pista eta Ansoteko ordokia..

    Oroitaraz dezagun, ordainduz gero, partikularrak Baionan dauden igerileku, trinkete, ezker pareta eta estalitako tenis jostalekuetara sar daitezkeela..

    To top

    Ezagutza Txartela operazioa

    Neguko, udaberriko eta udako oporretan, Herriko Etxeko langileak diren kirol hezitzaileek edo kanpoko zerbitzu hornitzaile kalifikatuek kudeatzen dituzten kirol edo kultura jarduera anitz urririk ezagutzeko aukera eskaintzen die 6 eta 18 urte arteko gazteei.

    Lehen mailako eskoletan argibide liburuxkak banatuak dira. Izen ematearen aitzineko denboretan, bigarren mailako ikastetxeetan, eremu publiko gehienetan eta Herriko Etxearen webgunean ere aurki daitezke liburuxkak.

    Txartel Urdina operazioa

    Urte guztian zehar (eskola oporretatik kanpo) kirol edo kultura jarduera bat ezagutu edo berriz hasi nahi duten 55 urtez goitiko pertsonentzat egina da. Herriko Etxeko langileak diren kirol hezitzaileek edo kanpoko zerbitzu hornitzaile kalifikatuek kudeatzen dituzte aktibitate horiek. Izen emateak irailaren hastapenean egiten dira (argibideen liburuxka « Baiona Elkartasuna » bulegoan eskuragarri da, Herriko Etxean).

    A lire aussi