• [Menura jo]
  • Frantzian udako hitzordu saihetsezina

    © Ville de Bayonne

    Bere Besta famatuak gabe, Baiona ez litzateke Baiona. 1932tik, bost gau eta lau egunez, hiriak milioitik gora bestazale hartzen ditu. Belaunaldi guztietako jendea biltzen da hirian eta ezinbesteko jantziak beztitzen dituzte : galtza zuria, ator zuria, zapia eta gerriko gorria.

    Behi lasterketak, mutxikoak, dantzaldiak, lorezko karroen ibilaldia, zezenketak, suziriak, haurren eguna, jendeak karriketan, bodegadatan eta peñatan besta egiten duen gaualdi mugimendutsuak… Baionako Bestak Frantzian udako hitzordu saihetsezina dira.

    Besta giroko elkarretaratze hau lurraldeko kultura nortasunak azkarki markatuta dago. Tokiko dantzak, musikak eta kantu tradizionalak daude. Baionako elkarte guztiak mobilizatzen dira eta publikoak momentu magikoak pasa ditzan hilabeteak lehenago ehunka laguntzaile aktibatzen dira.

    Instante, arratsalde, egun edo gaualdi baten denboran, bakoitzak jostatzeko, dantzatzeko eta kantatzeko aukera ukanen du, paregabeko lagun arteko eta laguntasun giroan beti. Hori da bost egun horietako magia !

    Errespetuzko besta baten antolakuntzan, elkarteek, ostatuek, jatetxeek eta peñek erantzukizunez parte hartzen dute. "Neurririk gabe" berriz baliatzen ahal den basoarekin edaten dute bestazaleek. Hala, gure hiri iraunkorra ederragoa izaten laguntzen dute.

    Baionako Besten webgunea bisitatu, hemen klik eginez.

    To top