• [Menura jo]
  • Herriko Etxearen neurrien ardatz garrantzitsuetako bat elkarteen sostengatzea da. Elkarteen finantzamenduaren bidez, lokalak eta bulegoak elkarteen esku ezarriz, Elkarteen Etxearen bitartez eta Elkarte bizitzaren sostengurako eta baliabideetarako zentroa (CRAVA) plantan ezartzearekin gauzatzen da aipatutako sostengua.

    Elkarteek hiriko lurraldean ekiten dutelarik eta elkarteen helburu sozialek edo proiektuek lekuko interes publiko bat dutelarik, Baionako Herriko Etxeak urtero diru laguntza bat ematen die.


    Diru laguntza eskaera

    Bere funtzionamendua finantzatzeko edo ekimen berezi bat gauzatzeko asmoarekin zuen elkarteak Baionako Herriko Etxeari diru laguntza eskaera bat egin nahi baldin badio, galdea honela egin dezakezue :

    linean, Nire Elkarte Kontua telezerbitzua erabiliz

    paperezko formatuan, diru laguntza eskaera txostena bete eta Herriko Etxean utzi edo hara igorri :


    Emandako diru laguntzak

    Interes publikoko ezagupena duten elkarte eta fundazio batzuei diru laguntzak, prestamuak edo mailegu bermeak ematen dizkieten egitura publikoek (ministerioak, lurralde elkargoak, eraikin publikoak), emandako diru laguntzen zerrenda argitaratu behar dutela eta beren webgunean eskuragarri izan behar dela aurreikusten du elkarte boluntariotzari dagokion 2006ko maiatzaren 23ko legeak.

    Beherago ikus daitekeen dokumentuak 2016 urtean Baionako Herriko Etxeak eman dituen diru laguntzen zerrenda biltzen du. Diru laguntzak eta mailegu bermeak Herriko kontseiluaren erabakiz onartzen dira.

    2016 urtean interes publikoko ezagupena jaso duten elkarteei eta fundazioei emandako diru laguntzen laburbilduma deskargatu.

    Service-Public.fr webgunean, elkarteen finantzamenduari eta diru laguntzei buruzko testu, fitxa praktiko eta inprimaki guztiak aurkituko dituzue.

    A lire aussi