• [Menura jo]
  • Elkarteen etxea

    Street view Elkarteen etxea
    Street view Elkarteen etxea

    Glain gunean eraikia eta antolatua izan da. Jeinuaren zubitik eta Errege bastioi karrikatik iristen da Elkarteen Etxera. Tokiko elkarte anitzen beharrei erantzuteko eraikia izan da. Izan ere, elkarte horiek beren aktibitateak gauzatzeko eta bideratzeko leku baten bila zeuden. Ekipamendu berri horretan tamaina ezberdinetako gelak daude. Bilkurak eta kirol, kultura eta aisialdi jarduerak antolatzeko balio dezakete.

     

    Elkarte bizitzaren sostengurako eta baliabideetarako zentroaren (CRAVA) 2015-2016eko egitaraua kontsultatu

    Elkarte bizitzaren sostengurako eta baliabideetarako zentroaren (CRAVA) 2015-2016eko egitaraua deskargatu.

    Elkarteen Etxea norentzat da ?

    Baionakoa den ala ez den eta aisialdien, kulturaren, kirolaren edo ekonomiaren arloan jarduten duen elkarte ororentzat. Elkarteen Etxeko gela bat erabiltzeko, alokatzearen periodikotasuna – aldizka edo urtean – eta helburua zehaztuz, Baionako Auzapez Jaunari gutun bat igortzea nahiko da. Gelak ez dira erabilera bakarrekoak, partekatuak dira. Barne araudi bat dago. Horma armairu handietan materialaren biltzea eta gakoturik atxikitzea posible da, harrerako langileak atxikitzen duen giltza batekin betiere.

    Elkarteek erabil ditzaketen gelak :

    • 2 bilkura edo aktibitate gela, bakoitzak 40 pertsona hartzeko gaitasunarekin (40 m² bakoitzak).
    • 2 gela, 25 eta 30 pertsona hartzeko gaitasunarekin (31 m² eta 27 m²).
    • 80m²-ko gela handi bat, 80 pertsona hartzeko gaitasunarekin (2 aldiz 40 m²).
       Konfigurazioaren arabera, gelen harrera gaitasuna alda daiteke.
      Gela bakoitzak materiala biltzeko lokalak eta mahaiak, aulkiak, taulak, lokiak… baditu.
    • Elkarteek permanentziak antolatzeko 4 bulego.
    • Bilkurak egiteko bereziki erreserbatutako gela 1 (konfigurazioaren arabera 30 eta 70 pertsona artean har ditzakeena).
    • 1000 m²-ko erabilera anitzeko gela 1, kontrol gela batekin hornitua (soinu eta argi sistemak alokatzaileak aurkitu behar ditu).

    Gela bat nola erreserbatu :

    1. Auzapez Jaunari helbide honetara gutun bat igorri :
            Baionako Herriko Etxea,
            Leclerc mariskalaren etorbidea, 1
           64109 Baiona cedex - BP 60004
     
    2. erreserbatze eskaera bete eta igorri.
    Lehen bi puntu horiek aldi berean egin daitezkeela ohartu : erreserbatze eskaerak eta beste dokumentuak Elkarteen Etxean eskuragarri dira.
     
    3. eskaera onartzen baldin bada, gelaren erabilpen hitzarmen bat izenpetzera etortzea eskatuko dizuete.

    Argibideak
    Elkarteen Etxea
    Glain hiribidea, 11
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 44 74 10