• [Menura jo]
  • Zezenketak


    Vue aérienne des Arènes Marcel-Dangou
    © Ville de Bayonne
    Le matador El Juli
    © Ville de Bayonne
    La Plaza de Toros de Bayonne est de style néo mauresque
    © Ville de Bayonne

    Baiona, Frantzian zezenketa-ohidura zaharrena duen hiria

     
    Herriko artxibategian dagoen altxor anitzen artean: 1289 urtekoa, Baionako zinegotzien ordenantza batek hiriko karriketan egiten ohi ziren behi eta idi lasterkak – entzierroa- arautzen ditu. Munduko zezen-idazki zaharrena da eta orduko jadanik ohidura badela aipu da!  Auzotegi ezberdinetan zezen-plaza iragankorrak sortzen dira: Sant Ezpiritu, Allées Marines (itsasorako bidean Aturriko ezkerraldean), Paulmy Etorbidea, 1893 urtean  Marcel Dangou  zezen-plaza eraiki aitzin. Mudejar kutsuarekilako Morisko-berri estilokoa, Baionako zezen-plaza Frantziako Hego-Mendebaldeko handiena da, 10.000az gorako jarlekuekin. 

    Jarraikitasun historikoa


    Betidanik, handi-mandiek hitzordua izan dute Baionan zezen-besta horren inguruan: Espainiako Philippe V, Napoléon III eta Eugénie de Montijo, Mérimée, Gustave Doré, Montherlant, Hemingway, Picasso, Botero...
    Urteak jin eta urteak joatearekin, handienak ganadutegi ospetsuenekin lehiatzera etorri dira, besteak beste Mazzantini, El Cordobés, Antoñete,El Viti, Antonio Ordoñez, Paco Camino, José Tomas, El Juli, Castella, Manzanares baita ere iragan urteko irabazle handiak:  Pablo Hermoso de Mendoza, Juan Bautista, Miguel Angel Perera eta Daniel Luque...

    Kultura eta ohidura biziak

     
    Uda guziz, uztailatik iraila arte, Baionako zezen-plazak zaleak trumilka erakartzen ditu bere hiru ferien zehar – oinezko edo zaldi gaineko zezenketak, goizeko nobilladekin . Eta urte guzian peñetan bildu zale biziek dute zezen-ohiduraren sugarra atxikitzen, beren zaletasun goraipatuz eta herriko bizia beren gisan animatuz.

    To top