• [Menura jo]
  • Baiona, Kirolazailea

    Bere lurraldean aktibitate fisikoen eta kirol jardueren garapenean azkarki parte hartzen du Baionako Herriko Etxeak. Neurri horiek bost ardatzen inguruan gauzatzen dira :

    1. Elkarte mugimenduaren laguntza, diru laguntzak emanez, kirol ekipamenduak beren esku ezarriz eta lurraldeko kirol hezitzaileen parte hartzearekin.
    2. Formakuntza, heziketa, lurraldeko kirol hezitzaileen parte hartzearekin, hiriko eskola guztietan, eskolaldi inguruko denboretan, kirol taldeetan izena eman ez duten haurrentzat auzoetan, eta 7 eta 16 urte arteko gazteentzat eskolako oporretan.
    3. Herriko kirol ekipamenduen sorkuntza eta zaintza, Baiona Gainetako igerilekua, eskaladako egitura artifiziala, sei lerroko atletismo pista, 2 errugbi zelai sintetikoak… besteak beste.
    4. LGoi-mailako kirolari sostengua, diru laguntzak emanez eta goi-mailako praktikarekin bateragarriak diren kirol ekipamenduak eskura ezarriz.
    5. Aisialdietako praktiken garapena, aisialdietako ekipamenduen sorkuntzarekin (bizikleta bideak, skate-parkea, denentzat zabaldutako hurbileko kirol zelaiak…), 50 urtez goitikoen aldeko animazioen garapena (Txartel urdina)…

    A lire aussi