• [Menura jo]
  • Hiri senidetuak


    Bi hiri senidetu

    Bi hiri Baionarekin senidetuak dira : Iruñea 1960az geroztik eta Daytona Beach 1997az geroztik.

    Lehen senidetzeari dagokionez, Nafarroako hiriburuaren eta luzaz bere portua izan zen Baionaren arteko harreman historikoak gauzatzea da xedea. San Ferminen oinordeko zuzenak diren Baionako Bestak Nafarroako hautetsiei harrera egiteko aukera dira. Nafarrek mundu osoan ezagunak diren Iruñeako Bestetan lapurtarrei ordaina ematen diete.  

    Elkar berriz kausitze bero eta atseginetarik haratago, 1999 urteaz geroztik, kirol, kultura eta laster ekonomia – ekipamenduetarako Interreg Programa baten plantan ezartzearekin – trukaketak eta lankidetzak garapen betean daude.

    Daytona Beach-ekin senidetzeak ikasle eta musika talde trukaketak eragin ditu. Berriki, ordu arte Parisera soilik zuzenduak ziren egonaldietan Baiona ere integratzen hasi diren amerikar turisten bisitak eragin ditu ere.

    To top


    Iruñea

    L'encierro © Ville de Pampelune
    L'encierro © Ville de Pampelune

    Iruñea Nafarroako autonomia erkidegoko hiriburua da. Espainiar estatuaren iparraldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ibaiadar batean.

    Uztailean, San Fermin egunaren inguruan antolatzen diren bestei esker famatua da Iruñea.

    Ospakizunetan, karriketan zezenen lasterraldi harrigarriak, euskal pilota txapelketak, suziriak eta kantu lehiaketak aipagarriak dira.

    Nafarroako festibalen, udako antzerki, musika eta dantza egitarauaren, Udazkeneko Bira izeneko eta udazkenean iragaten den ikuskizun eta erakusketa artistikoen lekua da hiria.

    Katedrala gotiko ohargarria (1397-1530) eta estilo barrokoa duen Herriko Etxea daude Iruñean. Nafarroako unibertsitatea hor kokatzen da (1952). 

    Jesu Kristoren aitzineko 75 urtearen inguruan Iruñea eraiki omen zuen Ponpeio erromatar jeneralak, eta hiriaren izena hortik eratorria omen da. Jesu Kristo aitzineko 476 urtean, Bisigodoek herrixka okupatu zuten. 778 urtean, Karlomagnok herria bipildu zuen. VIII. mendean, mairuek hiria konkistatu zuten. 905 urtean, Nafarroako erresumako hiriburua bilakatu zen. Filipe II.a Espainiakoak (1571) gotorleku bilakarazi zuen. 1808 urtean, frantsesek hiria hartu zuten. 

    Bi hirien arteko senidetzea 1960ko ekainaren 19an erabaki zen.

    Biztanleria (1991) : 191 112 biztanle.

    Cloître de la Cathédrale de Pampelune © Ville de Pampelune
    Cloître de la Cathédrale de Pampelune © Ville de Pampelune
    Remparts de Pampelune © Ville de Pampelune
    Remparts de Pampelune © Ville de Pampelune
    Plaza de Castillo © Ville de Pampelune
    Plaza de Castillo © Ville de Pampelune

    To top


    Daytona Beach

    Daytona Beach © Diane Miller
    Daytona Beach © Diane Miller

     Estatu Batuetako Florida estatuko Atlantikoko kostaldean kokatzen da Daytona Beach. Hondartza zoragarriei esker famatua den itsasbazterreko bainu oporlekua da.

    Daytona Beach-eko hondartzek turista eta ikasle anitz erakartzen dituzte. Udaberriko pausaldi tradizionala (« Sping Break ») edo motoristen topaketa handia (« Bike Week ») ospatzeko jende anitz etortzen da Daytona Beach-era.

    1902 eta 1959 artean, urtero, hondar gogorreko hondartza horretan auto lasterketak iragan ziren. 1959 urtean, Daytonako nazioarteko abiadura zirkuitua eraiki zen. Urtero, milaka ikusle Daytonako 500 miles (otsailean) famatuak eta 400 miles-eko stock car-en lasterketa (uztailean) ikusteko biltzen dira.

    « Stock car » lasterketen auto federazioaren egoitza eta golfeko jokalari profesionalen elkartearen egoitza daude hirian.

    Bere industria nagusiak inprimategia, arrantza komertziala, ekipamendu elektronikoen fabrikatzea eta metalurgia dira.

    Biztanleria (1990) : 61 921 biztanle.

    Bienvenue à Daytona Beach © Diane Miller
    Bienvenue à Daytona Beach © Diane Miller
    Plage de Daytona © Diane Miller
    Plage de Daytona © Diane Miller
    © Diane Miller
    © Diane Miller

    To top