• [Menura jo]
  • Kontsultetara sarbidea izan

    Merkatu publikoen desmaterializazioa

    Merkatu publikoen atarian, Baionako Herriko Etxea, Baionako HJLZ eta Itsasaldeko Errobiren Sindikatu Mistoa 3 entitateek zabaldutako deialdi publikoen agiriak kontsulta ditzakezue.

     

    2011ko uztailaz geroztik, merkatu publikoen desmaterializaziorako plataforma berri batekin bat egin du Herriko Etxeak. Gorago aipatutako 3 entitateek bat egin dute bertan. Agence Publique de Gestion Locale (Lekuko Kudeaketarako Agentzia Publikoa) eta Agence du numérique (ADN64 – Numerikoaren Agentzia) agentziekin batera, Kontseilu Orokorrak Pirinio Atlantikoetako departamenduko elkargoen eskura ezarri duen plataforma bat da. Bertan argitaratzen diren agiriak egokitutako prozedurak (beren estimazioak zergarik gabeko 30 000 euroz goitikoak direlarik) eta prozedura formalizatuak (eskaintza deialdi irekiak edo mugatuak, merkatu negoziatuak, elkarrizketa lehiakorrak, lehiaketak, asmakuntza-gauzatzea) dira. 

     

    Enpresek honakoa egitea ahalbidetzen du espazio honek : 

     

    • merkatuen esleitze erabakiak eta egiten ari diren konkurrentzia deialdi publikoen agiriak kontsultatzea
    • agiriei dagokien kontsulta-txostenak deskargatzea 
    • e-posta bidez, aukeratutako merkatuentzat eskaintza edota hautagaitza bat aurkeztea

     

    Enpresa orok bidean den kontsulta bati dagokion inprimakiak, txostenak eta teleprozedurak gau eta egun kontsulta eta deskarga ditzake, eta, Baionako Herriko Etxeak zabaldutako merkatuei manera desmaterializatuan erantzun diezaieke.

    Merkatu publikoen webgune babestuan sartzeko

    Baionako Herriko Etxetik,  hemen klik egin.
    Baionako Herriko Jendarte Laguntza Zentrotik,  hemen klik egin..
    Itsasaldeko Errobiren Sindikatu Mistotik hemen klik egin..