• [Menura jo]
  • Merkatu publikoetarako hautagaitza

    Merkatu publikoetarako hautagaitza aurkezteko

    Hautagaitza edo eskaintza bat aurkezteko, legezko pertsona publikoari honek eskatutako eta 2006ko abuztuaren 28ko erabakiak zehazten duen argibide eta dokumentu multzoa eman behar diozue. Txostenaren osaketa errazteko Finantza ministerioak ezarritako inprimaki zenbait eskuragarri dira, baina hauek erabiltzea ez da derrigorrezkoa.

    Hautagaitza gutuna eta hautagaiaren ohorezko adierazpenak – DC1 :

    Esleitzea egiten duen botereari edo entitateari bakarrik aurkezten den edo enpresen elkargoa den hautagaia identifikatzeko aukera ematen dio. Hautagaiaren ohorezko adierazpena biltzen du. Honela, merkatu publikoen kodeko 43. artikuluak aurreikusten duen eta kargua esleitzea debekatzen duen kasu batean ez dagoela frogatzen du hautagaiak. DC2 inprimakian emandako argibide guztien egiatasuna baiesten du.

    Hautagaiaren adierazpena – DC2 :

    DC1 inprimakia osatzen du. Izan ere, DC1 inprimakian, hautagai bakarrak edo elkargoa osatzen duten kide guztiek DC2 inprimakian eta eranskinetan emandako argibide guztien egiatasuna baietsi dute. Hautagai bakarraren edo elkargoko kideen egoerari buruzko xehetasunak ekartzen ditu. Hautagai bakarrak edo elkargoko kide bakoitzak merkatu publikoaren edo hitzarmen oinarri-emailearen gauzatzeko gaitasun profesionalak, teknikoak eta finantza mailakoak dituztela segurtatzeko balio du ere.

    Esteka baliosak : 
    •    Legifrance
    •    Ekonomia, finantza eta industria ministerioa
    •    Merkatu publikoen ataria