• [Menura jo]
  • Batzordeak


    Herriko Etxeko batzordeak

    Erabaki ahalmenik ez dute, baina, hala ere, biltzar deliberatzailearen onarpenaren menpeko diren gaiak ikertzeko ardura daukate Herriko Etxeko batzordeek. Herriko kontseiluaren edo auzapezaren erabakiz, txosten baten instrukzioaren ardura bere gain har dezakete.

    3 500 biztanletik gorako herrietan, Herriko Etxeko batzordeen osaketak ordezkaritza proportzionalaren araua errespetatu behar du. Izan ere, hala, Herriko Etxeko biltzarraren baitan hautetsien adierazpen pluraltasuna ahalbidetzen du. Herriko kontseiluak batzorde horiek sortzen ditu eta batzordeak osatzen dituzten kide iraunkorren kopurua zehazten du.

     

     

    To top


    Herriko Etxetik kanpoko batzordeak

    Herriko Etxetik kanpoko batzordeak aholku eta elkar aditze instantzia ez ofizialak dira. Herriko hautetsiak, elkarteetako ordezkariak eta batzorde horiek landutako arloetan gaitasun bereziak dituzten pertsonak batzen ditu.

    Baionan Herriko Etxetik kanpoko sei batzorde plantan ezarri dira.

    To top