• [Menura jo]
  • Auzapeza

    Jean-René Etchegaray

    Portrait de Jean-René Etchegaray, maire de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Baionako auzapeza
    Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakaria
    Arte eta Historia Hiriak elkarteko lehendakariordea
    Eremu babestuen batzorde nazionaleko kidea


    1952 urtean Beskoitzen sortu zen.
    Jean-René Etchegaray UDI (Union des Démocrates et Indépendants - Demokraten eta Independenteen Batasuna) alderdiko kidea da.
    Zuzenbide publikoan doktorea, Bordeleko ikasketa politikoen institutuan eskuratu zuen diploma. Abokatuen Elkarteko Burulehen ohia, abokatua da, 1978az geroztik zuzenbide publikoan aditua.

    To top


    Auzapezaren egitekoa

    Herriaren bizitzan, auzapeza pertsonaia nagusia da. Herriko kontseiluan hartutako erabakien bitartez bereziki, baina baita kanpoan sortzen dituen harremanen bitartez ere, bere herritarren ongizatearen alde eta beren bizi ingurumenaren hobetzearen alde lanean aritzen da.

    Estatuaren ordezkaria da

     

    Prefetaren agintearen menpean dago zuzenean. Auzapezak eginkizun administratiboa du (hauteskundeak, erroldak eta abar antolatzen ditu).

    Errepublikako prokuradorearen agintearen menpe dago. Egoera zibileko ofiziaria da (ezkontzak ospatzen ditu). 

     

    Herriko kontseiluaren erabakiak aplikarazten ditu

    • Bozkatutako gastuak izenpetzen eta bideratzen ditu.
    • Herriko Etxearen hornitzaileekin eta partaideekin kontratuak izenpetzen ditu.
    • Justiziaren aurrean eta zeremonia ofizialetan hiria ordezkatzen du.

     

    Batzuetan, bakarrik erabakitzen du

    Arlo batzuetan, auzapezak Herriko kontseiluarenak ez diren botereak ditu eta berak soilik agintea ordezkatzen du (adb: polizia).

    Herriko zerbitzuak zuzentzen ditu. Herriko langileriaren nagusi gisa,  Herriko Etxeko funtzionarioak izendatzen ditu. Zerbitzuen zuzendari nagusiak eginkizun honetan laguntzen du. Azken honek herriko zerbitzu ezberdinen ekintzak koordinatzen ditu. Aldiz, enpleguak sortzea eta kentzea Herriko kontseiluak erabakitzen du. Auzapezak Herriko Etxearen aginduak bideratzen ditu eta udaltzaingoa zuzentzen du.

     

    Akuilatzailearen lana egiten du

    • Herriko kontseiluko bilkurak zuzentzen ditu. Bertan Herri kontseiluari proposamenak egiten dizkio. Herriko Etxetik kanpoko erakundeak zuzentzen ditu usu (HJLZ, eraikin publikoak...). Lekuko ekitaldien, Herriko Etxeko topaketen, gutunen, informazio euskarrien eta beste askoren bitartez herritarrekin harreman hertsiak mantentzen ditu. Departamenduarekin, eskualdearekin ala estatuarekin lankidetzak negoziatzen ditu (inbestizamenduen finantzamendurako adibidez).
    • Axuantek laguntzen dute. Bere ardurapean eta kontrolpean, bere egiteko batzuk beren esku ezartzen ahal ditu. Hala, axuantek ekitaldi edo bilkura batzuetan auzapeza ordezkatzen dute, eta, hitzorduen bitartez herritarrak Herriko Etxean hartzen dituzte.
    • Herriartekotasuna : Herriko kontseiluak izendatutako herriko beste hautetsiekin batera, Hiri eta Herri elkargoetan (EPCI – Herriarteko lankidetzarako egitura publikoa), hau da, Euskal Kosta - Aturri Hirigunean, hiria ordezkatzen du.

    To top