• [Menura jo]
  • Arrisku teknologikoak

    Leherketak, isurtze toxikoak eta kutsadura istripuak

    Industria instalazio batzuk produktu arriskutsuekin hornitzearen ondorio dira istripu horiek. Materia arriskutsu horien garraioa lau maneratan egiten da Baionan :

     

    • errepidetik
    • itsasotik edo ibaietatik, Henri-Grenet zubiaren ondotik Baionako portura petrolio-produktuen garraioa dela eta
    • hodietatik, gasaren garraioa dela eta
    • trenbidetik

    Hirian materia arriskutsuen errepide bidezko garraioa debekatuz, Herriko Etxeak arriskuak mugatu ditu. Hala ere, lekuko garraioak badaude (autobidearen eta banaketa guneen artean). Tarnos herriko LBC enpresaren hurbiltasuna dela eta, bestelako arrisku teknologikoak ere badaude.

    Alerta kasuan jarraitu beharreko aholkuak :
     

    • Istripua gertatu den lekutik urrundu eta ez saiatu hurbiltzen.
    • Barne batean gakotu, eta berogailua, haizeztatze sistema eta aire girotua gelditu ondotik, irekidurak eta aireztatzea ongi tapatu.
    • Ez erre. Sugar oro itzali.
    • Ez joan haurren xerka eskolara, eskolakoak haurrez arduratzen dira.
    • France Bleu Pays Basque irratian (101.3FM.) segurtasun aginduak entzun.
    • Ez telefonatu.