• [Menura jo]
  • Arrisku naturalak

    Uholdeak

    Inondation du centre-ville © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Inondation du centre-ville © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Errobi eta Aturri ibaien bazterrean eta hiriko gune apal batzuetan kokatzen diren bide eta bizilekuetan uholde arriskua bada. Gainera, koefiziente altuko marea gora badelarik, arriskua emendatzen da. Uholdeak hiru maneratan gerta daitezke. Aturriko uretan, "ordokietakoa" den ur goratze motel baten ondorioz uholdeak gerta daitezke. Errobiko uretan, ur goratze "lasterra" deitutako uholdeak gerta daitezke. Bideetan, lurreko euri uren goratze lasterra edo "lurreko euri uren" ur goratzea deitutako uholdeak gerta daitezke.

     

    Arrisku horren mugatzeko, Herriko Etxeak Ansoteko ordokian urak har ditzakeen lurrak zaintzen ditu. Izan ere, Errobi ibaiaren ur goratzeen erregulatzaileak dira. Euskal Kosta - Aturri Hiriguneak (lehen Baiona-Angelu-Biarritz hiri elkargoa deitzen zena) ur zikinen eta euri uren sareen eta ibaien mantentzea segurtatzen du eta ekaitz isurbideak sortzen ditu.

     

    2012ko uztailaren 23an, Prefeta jaunak Uholde Arriskuen Prebentziorako Plana (PPRI) onartu zuen. Urak har ditzakeen guneen artean, ezin eraikiak diren guneak eta neurrizko uholde arriskuarekin bateragarri izanen diren eraikuntza modalitate bereziak ukanen dituzten guneak zehazten ditu. Hirigintzako dokumentu hori Herriko Etxean eta Suprefeturan kontsulta daiteke.

    PPRI osatzen duten dokumentuak irakurtzeko, hemen klik egin.

    Alerta kasuan jarraitu beharreko aholkuak :
     

    • Uraren sartzea mugatzeko, ateak eta leihoak hetsi.
    • Objektuak, altzariak… babesten saiatu, gehiago goratuz.
    • Elektrizitatea eta gasa moztu.
    • Bizilekuen gaineko solairuetan egon. Oinez igo, igogailurik ez erabili.
    • Ez joan haurren xerka eskolara, eskolakoak haurrez arduratzen dira.
    • France Bleu Pays Basque irratian (101.3 FM.) jarraitu beharreko aginduak entzun.
    • Ez telefonatu.

    Tenpesta

    Baiona Atlantikoaren kostaldean kokatzen da. Hala, hirian tenpesta arriskua bada. 1992, 1996, 1999 eta 2009 urteetako tenpestek eragin desmasiak horren lekuko dira. Hiri osoan dago arrisku hori. 

     

    Alerta kasuan jarraitu beharreko aholkuak :

    • Etxean egon, eta, larrialdi kasuan salbu, zirkulatzea saihestu.
    • Ez joan haurren xerka eskolara, eskolakoak haurrez arduratzen dira.
    • Obralekuetatik urrundu eta teilatu, aldamio eta kanpoko jarduera oro gelditu.
    • Ez babestu zuhaitzen azpian, gai gogorrez egin aterpe batean babestu.
    • Ez itsasoan edo aintziretan ibili.
    • France Bleu Pays Basque irratian (101.3 FM.) jarraitu beharreko aginduak entzun.
    • Ez telefonatu.