• [Menura jo]
  • Erosleak eta alokatzaileak

    Informatzearen obligazioa

    Arrisku teknologikoen eta naturalen prebentzioari eta makurren konponketari dagokion 2003ko uztailaren 30eko legearen 77. artikuluak ontasun higiezinen eroslea eta alokatzailea informatzeko bi obligazio ezberdin aurreikusten ditu.

    Honakoari buruz informatzearen obligazioa badago :

    • ontasun higiezina hunki dezaketen arrisku teknologikoak eta naturalak,
    • hondamendi teknologikoen edo naturalen ondorioz, eraikinaren osotasunean edo parte batean izan diren galerak.

    1991ko maiatzaren 14an moldatutako dekretuan zehaztutako gune sismiko batean kokatzen den edota arrisku naturalen eta teknologikoen prebentziorako plan batek estalitako hirietan aplikatzen da informatzearen obligazio hori.

    • Arrisku nagusiei buruzko Baionako informazio fitxa kontsultatu.