• [Menura jo]
  • Inondation en centre-ville
    © Ville de Bayonne
    Inondation de la gare de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Arrisku nagusien prebentzioa guztien kontua da, bakoitzak informaturik egon behar du !

    Badu zenbait urte Baionako Herriko Etxea arrisku naturalen eta teknologikoen prebentzioan eta kudeaketan inplikatzen dela. Izan ere, bere biztanleak egoera arriskutsuetara bidera ditzakete arrisku horiek.

    Lurraldearen gune batzuetan gerta daitezkeen arrisku nagusiei buruz eta arriskuei dagokien babes neurriei buruz bere biztanleak informatzen ditu Baionako Herriko Etxeak.

    Sor daitezkeen arriskuak bi dira nagusiki : Errobiren ur goratzeen ondoriozko eta Atlantikoaren kostaldeko kokapen geografikoarengatik tenpesten ondoriozko uholdeak alde batetik, eta, materia lanjerosak garraiatzearen ondoriozko eta bi industria kimikoen hurbiltasunaren ondoriozko istripu teknologikoa bestetik.

    DICRIM izeneko Arrisku Nagusiei buruzko Herriko Informazio Dokumentua eta Arrisku Nagusien Herriko Dokumentu Sintetikoa  zuen esku ezarriak dira Herriko Etxeko Garbitasuna eta Segurtasuna Zerbitzuan edo hemen bertan deskargatuz :

    Argibide osagarriak jasotzeko, honekin harremanetan jarri :
    Garbitasuna eta Segurtasuna Zerbitzua
    Telefono zenbakia : 05 59 46 60 48
    e-posta bidez zerbitzuarekin harremanetan jarri


    On da jakitea !

    Consulter le guide en ligne
    Consulter le guide en ligne
    • "Arrisku nagusiak" gida irakur ezazue. Prebentziorako baliosak diren ekintzen aukerak eta arrisku bat agertzen den mementoan plantan ezarritako baliabideak biltzen ditu. Gainera, hondamendi bat gertatzen delarik, ukan beharreko jarrera egokiak azaltzen dizkio biztanleriari.
      Arrisku nagusien gida deskargatu.
    • Arrisku edo alerta kasuan : Babes zaitezte. Etxean beti epez kanpokoak ez diren pilak eta irrati tresna bat, mozketa elektriko baten kasuan esku-argi bat, gakoturik egon beharreko kasuan beharrezko materiala, sendagailu kutxa bat eta nortasun paperak eduki. France Bleu Pays Basque irratia entzun, 101.3 FM.
    •  Larrialdi kasuan beharrezkoak diren telefono zenbakiak hartu :

                  - Polizia : 17
                  - Suhiltzaileak : 18
                  - Larrialdietako medikuntza zerbitzua : 15
                  - ERDF segurtasun elektrikoa : 09 72 67 50 64 (gau eta egun)
                  - GRDF larrialdietako gasa segurtasuna : 08 00 47 33 33