• [Menura jo]
  • Datu publikoen aurkibidea

    Baionako Herriko Etxeko datu publikoen aurkibidea legegintza-xedapenei ihardesteko egina izan da. Izan ere, dokumentu administratiboetara sarbide eskubidea edota 1978ko uztailaren 17ko 78-753 legearen xedapenetan oinarrituz informazio publikoak berrerabiltzeko aukera aurreikusten dute.

    Informazioak gaien eta informazio motaren arabera sailkatuak dira. Informazioen gehiengoa webgunearen mapan eta informazioari dagokion atal bakoitzean agertzen da.

    Dokumentu batzuk linean eskura daitezke zuzenean (formatu elektroniko bat badelarik, esteka proposamen bat bada). Beste batzuk eskuratzeko, Baionako Herriko Etxeari aitzinetik eskatu behar zaizkio.

    Pertsona arrunt edo legezko pertsona orok Baionako Herriko Etxeari informazioak eska diezazkioke :

    • e-postaz hemen klik eginez.
    • telefonoz ondoko zenbakira deituz : 05 59 46 60 60 (gai orokorretako zuzendaritza)
    • telekopiaz ondoko zenbakira igorriz : 05 59 25 70 79
    • idatzizko eskaera bidez, honakoari zuzenduz : Baionako Auzapez jauna, gai orokorretako zuzendaritza, Herriko Etxea, Leclerc mariskalaren etorbidea, 1, BP 60004 6 64109 Baiona cedex, Frantzia

    Dokumentu batzuetan legeak babestutako sekretuen peko informazioen aitzinetikako gordetzea gerta daiteke.

    Baionako Herriko Etxeak aplikatzen duen komunikazio modalitateei buruzko ihardukimendu oro egiteko, bi hilabetean, Dokumentu Administratiboen Sarbide Batzordea (Commission d’accès aux documents administratifs - CADA) egiturari aitzinetikako errekurtsoa aurkeztu behar zaio, ukapenaren jakinarazpena jaso eta gero edo eskaera egunetik goiti kontatutako hilabete bateko isilunea eta gero.

    CADA sise 35 rue Saint Dominique, 75700 Paris 07 SP.

    Datu publikoen berrerabilpen oro 1978ko uztailaren 17ko 78-753 legea legearen eta 2005eko abenduaren 30eko 2005/1755 dekretuaren xedapenen errespetuaren menpeko da.

    To top