• [Menura jo]
  • Senidetzeak eta nazioarteko lankidetza

    Baionak, hiriburu gisa, bere bizi eremu guztia mundializazioaren egoera berrira egokitzen lagundu behar du.

    Problematika kultural edota ekonomiko berdinak dituzten lurraldeekin harremanak indartzea da hiriaren jokabidea. Hala, arlo horietan bakoitzak bultzatutako metodologiaren inguruan trukatzea da xedea. Baiona hiriko eta bere bizi eremu osoko ondare aberastasunen erakusleihoa da. Aurrekontuari lotutako arrazoiengatik eta Europaren eraikuntzan parte hartu nahi izateagatik, Baionako Herriko Etxeak europarren arteko harremanak lehenesten ditu.

    Estatu Batuetako  Daytona Beachekin eta Espainiar estatuko  Iruñearekin dituen harremanak sendotzen jarraitzen du ere.


    Ekintzak

    Le Consortium du Jambon de Bayonne © Ville de Bayonne
    Le Consortium du Jambon de Bayonne © Ville de Bayonne
    Un exposant au village Européen © Ville de Bayonne
    Un exposant au village Européen © Ville de Bayonne

    1. Eskaera batzuei ihardetsi :

    • herritarrena (eskola eta ikasle trukaketak). Iruñea, Daytona, Bayonne New Jersey (USA)
    • elkarteena (abesbatza eta kirol trukaketak). Iruñea, Veliko Tarnovo (Bulgaria), Kilkenny (Irlanda), Bristol (Erresuma Batua)
    • zerbitzuena (hirigintza/lankidetza deszentralizatua). Veliko Tarnovo, Alba Iula (Errumania).

    2. Partaide diren herriek antolatutako ekitaldietan, lekuko turismo, gastronomia eta ondare balioak sustatzea (Poloniako Zakopane hiriko eskualdeko produktuen feria, Bulgariako Veliko hiriko Workshop gertakaria).

    3. Lekuko erakundeak trebetasun ezberdinen sustapenean laguntzea : Ofizialeen Ganbera, Baionako xingarraren partzuergoa, unibertsitatea.

    4. Eguberriko merkatuan Europako herrixka plantan ezartzea, eta hala, Europa osatzen duten beste herrien ezagutza eta ulermena hobetzea. Herrixkako bisitarien eta erakusketarien artean elkarrizketa sustatzea, eguneroko bizitzari buruz mintzatzea, eta, herrixkan dauden Europako 11 herrialdeetako biztanle ugariekin kausitzea eta trukatzea.