• [Menura jo]
  • Garbitasun plana

    Ramassage de feuilles © Ville de Bayonne
    Ramassage de feuilles © Ville de Bayonne

    Hiriko garbitasun zereginak egiteko, hiriaren erdialdean oinezko karrika garbitzaileak badira, inguruetako auzoak garbitzeko auto ttipiak erabiltzen dituzten karrika garbitzaileak badira, garbitzeko tutuekin edo hosto ufatzaileekin hornitutako karrika garbitzaileak eta karrika garbigailu gisako autoak ere badira.

    Paperontzien biltzeko eta hiriaren erdialdeko « legez kanpoko zikintegiak » kentzeko, bi ibilgailu berezituk eguneko ibilbide bat egiten dute. Kanpoko merkatuen (Sant-Izpiritu, Gaskoien plaza, Polo-Beyris), ingurabideetako bazterren (22 km), Aturri eta Errobi bazterreko ontzitegien eta bermen garbiketa lanak enpresa pribatuek egiten dituzte.

    Garbitasun planak herriko lurralde osoan zerbitzuaren lan frekuentzia eta egunak eta garbitasun ekipamenduen kokalekua zehazten ditu : paperontziak, zakur-guneak, zakurrendako poltsen banatzaileak, eta abar.

    Garbitasun zerbitzuak Baionako Besten garaian garbiketaren antolaketa bermatzen du. Horretarako, enpresa batzuekin eta berdeguneen eta bideen zerbitzuekin langile-kopurua emendatzen du. Hala, 5 egunez, 180 langile, 10 ufatzaile, 10 garbigailu eta hondakinendako 7 zikin kamioi badira.

    Garbitasuna, DENEN egitekoa da !

    Honakoa ezagutzeko :
    - zakurren jabeen betebeharrak,
    - hondakinen garbitzeari buruzko betebeharrak, 
    - esku orrien banaketaren debekua
    Herriko Etxeko erabakia deskargatu hemen klik eginez..

    A lire aussi