• [Menura jo]
  • L'équipe du service propreté urbaine de la Ville de Bayonne.
    L'équipe du service propreté urbaine de la Ville de Bayonne.
    Le numéro vert permet de signaler vos problèmes.
    Le numéro vert permet de signaler vos problèmes.

    48 langile daude garbitasun zerbitzuan. Honako eginkizunak dituzte :

    • Hiriaren erdialdearen garbiketa
    • Auzoen garbiketa
    • Grafitien aurkako borroka  
    • Garbiketa lasterra eta zakurren sabel huskinen garbiketa
    • Garbitasun zaintza
    • Zerbitzuaren hondarkindegia (urtean 2000 tona hondakin iragaten dira)
    • Idazkaritza eta harrera

    Garbitasun zerbitzua astelehenetik larunbatera, 06:00etatik 17:10etara, lanean ari da.

    Igandetan, 06:00etatik 09:00etara, 15 langileko talde batek hiriaren erdialdeko garbiketa egiten du.

    Hiriko garbitasun zerbitzuarekin harremanetan jarri.
    Bai ! Baiona – Garbitasuna bizi ingurumena urririkako telefono zenbakia :  0 800 64 00 64 (telefono postu finko batetik urririkako deia)

     

    To top


    Hiriaren erdialdearen garbiketa

    © Ville de Bayonne

    06:00etatik 13:10etara, goizero, hiriaren erdialdearen garbiketa zerbitzua honela burutzen da : legez kanpoko zikintegien eta paperontzien (250 unitate) bilketa, garbiketa mekanikoa eta bukatzeko laneko eskuzko garbiketa, asteko egitarauaren araberako karriken garbiketa (garbitasun planan garbiketa lotura ikus).

    To top


    Auzoen garbiketa

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    08:00etatik 13:10etara, garbitasun planaren arabera garbigailu mekaniko baten pasatzea, paperontziak husten eta gune garrantzitsuak (eskolak, autobus geldilekuak, plaza lorategiak…) garbitzen dituen auzoetako karrika garbitzaile baten pasatzea, eta garbigailu mekanikoaren pasatze egunean karrika garbitzaileak hosto ufatzaile batekin laguntzea.

    To top


    Grafitien aurkako borroka

    © Ville de Bayonne

    Herriko lurralde osoan grafitien ezabatzea bi langilek egiten dute. Eraikin publikoetan eragindako zikintzeetaz gain, eraikin publikoen usaiako garbiketa ere egiten dute.

    To top


    Garbitasun zaintza

    Intervention rapide © Ville de Bayonne
    Intervention rapide © Ville de Bayonne

    Presio altuko garbiketa tresnak dituzten hiru ibilgailu hiriaren erdialdean gaindi ibiltzen dira,  09:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 17:10etara. Langile horiek hiriaren erdialdeko garbitasun zuzenketa operazio guztiak egiten dituzte (bilketa orduetatik kanpo utzitako hondakinen bilketa eta arau hausleen identifikatzea, afixen kentzea, zikin ezberdinen – urzoen kakak, zakurren sabel huskinak… – noiztenkako garbiketa, gune garrantzitsuetan usain txarren desegiteko lainoztatzea, bide lerrakorretan garbiketa lasterra – gasolio isurtzeen aurkako bideko xurgatzailea – eta bideko istripuen garbiketa lasterra.

    Langile guztiak zinpekoak dira eta garbitasunari buruzko Herriko Etxearen erabakiei dagokien arau hausteen oharpena egiteko ahalmena dute.

     

     

    To top


    Herriko hondarkindegia

    Déchèterie © Ville de Bayonne
    Déchèterie © Ville de Bayonne

    Hondakin guztiak (2000 tona urtean) Cale karrikan dagoen herriko zerbitzuen hondarkindegian biltzen dira. Ingurumenarentzat sailkatutako gunea da. Bertan, balio emate gorena lortzeko, hondakinak bereizten dira. Sozietate berezituekin adostutako kontratuen ondorioz, haiek dituzte hondakinak garraiatzen eta tratatzen.

    To top


    Urririkako telefono zenbakia eta bitartekaritza zerbitzua

    Le numéro vert permet de signaler vos problèmes.
    Le numéro vert permet de signaler vos problèmes.

    Bideei, berdeguneei, hiriko argiei, hiru koloreko zirkulazio argiei, altxatzen eta jaisten diren bideetako   oztopo-zutoinei, garbitasun eta hondakin arazoei, grafiti ezabatzeei dagokien dei ororentzat « Bai ! Baiona – Bizi ingurumena – Garbitasuna » urririkako telefono zenbakira deituz gero, bi langilek erantzuten dute. 

    Garbitasun zaintzaren prozedurak (ezabatze eta kentze berezien fakturatzea…), hiriko hondakinei eta animalei buruzko informatze ekintzak (eraikinetako atarian afixatzea, gutunontzietan informazio banaketa eta zakurren sabel huskinendako poltsen banaketa) egiten dituzte ere langile horiek.

     

     

    To top

    A lire aussi