• [Menura jo]
  • La brigade propreté © Ville de Bayonne
    La brigade propreté © Ville de Bayonne
    Intervention rapide la brigade propreté © Ville de Bayonne
    Intervention rapide la brigade propreté © Ville de Bayonne

    Gure hiria ederra da, merezi dezagun !

    Garbitasun zerbitzua eta herritar guztiak engaiatzen ditu garbitasun desafioak. Hiriaren garbitasuna errespetatzeko guztien arteko egitasmoa da.

    Horretarako, garbitasun plana karrikaz karrika gauzatzen duten 40 langileen osagarri, jendetasun ezaren aurka borrokatzeko baliabidea ezarri du Herriko Etxeak ::

     

    • Garbitasun brigada. 09:00etatik 17:00etara eta astean 6 egunez, hiriaren erdialdean jendetasun eza (eremu publikoan utzitako hondakinak, zakurren sabel huskinak, izaera guztietako ezohiko zikintzeak, bide lerrakorrak, eta abar) zuzentzen duten zinpeko 3 langile.
    • Bitartekaritza langile bat. Herritarrengana doa eta garbitasun arauei buruzko informazioa ematen die. Eraikinetan informazioa banatzen du. Azken beltzean, arau hauste oharpenak egiten ditu eta arau hauslearen aurkako jaukimenduak martxan ezartzen ditu. 
    • Garbitasunaren behatokia. Astean bi aldiz eta zenbait astez, zaintza langile batek auzo baten garbitasuna ebaluatzen du, emaitzak aztertzen ditu eta zerbitzu osoari hobekuntzarako ekimenak proposatzen dizkio.

    Herritarren engaiamendua beharrezkoa da ere. Eguneroko jestuetan eta eremu publikoaren errespetuan ohitura onak hartu behar dituzte.

    Baionako hiriaren garbitasuna, DENEN egitekoa da !

    A lire aussi