• [Menura jo]

  • Trabagarriak

    Pliage des cartons © Ville de Bayonne
    Pliage des cartons © Ville de Bayonne
    Déchèterie des services communaux © Ville de Bayonne
    Déchèterie des services communaux © Ville de Bayonne

    Bilketa zerbitzuaren baimenik gabe, eremu publikoan ezin da hondakin trabagarririk (etxetresna elektriko, somier, zurezko taula, burdineria, altzari zaharrak…) utzi.

    Hori egitea aukera dezakezue :

    1.  Zuen etxe ondoan urririkako kentzeaz baliatzea. Horretarako, 05 59 57 00 00 telefono zenbakira deituz, Euskal Kosta – Aturri Hirigunearen hondakinen kudeaketarako zerbitzuarekin harremanetan jartzea nahikoa da. Baimena jaso ondotik, trabagarriak kentzearen bezperan, arratsean, eraikinaren aitzinean utzi behar dira.
       
    2.  Zuek hautatutako hiriguneko hondarkindegi batera, trabagarriak zuek ekartzea : 
    • Soustra Kortsarioaren karrikako hondarkindegia  - Saint Frédéric ofiziale eremua, Baionan  :  Astelehenetik larunbatera zabalik, 08:00etatik 12:45etara eta 13:30etatik 18:00etara. Igandetan 09:00etatik 12:00etara. Besta egunetan hetsia.
    • Itsuaren Zubiko hondarkindegia, Aturriko etorbideko 17 zenbakia, Angelun : Astelehenetik larunbatera zabalik, 08:00etatik 12:45etara eta 13:30etatik 18:00etara. Igandetan 09:00etatik 12:00etara. Besta egunetan zabalik, 08:00etatik 12:00etara, maiatzaren 1ean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean salbu.
    • Ranquine-eko hondarkindegia – Bordé-d’André etorbidea (aireportuaren ondoan), Biarritzen.

    Honakoari buruzko xehetasun gehiagorentzat :
    trabagarrien bilketa, hemen klik egin;
    hiriguneko hondarkindegiak, hemen klik egin.


    Kartoiak

    Pliage des cartons © Ville de Bayonne
    Pliage des cartons © Ville de Bayonne

    Kartoiak « balorizagarriak » dira ; bereizi behar dira eta ez dira etxeko beste hondakinekin nahasirik bildu behar. Hiriguneko hondarkindegietan utzi behar dira.

    Hiriaren erdialdean kartoien bilketa zerbitzua (Baiona Handia, Baiona Ttipia eta Sant Izpiritu) :
    Hiriaren erdialdean dagoen kartoi hondakin kopuru eta elkarretaratze handiaren ondorioz, bertan, astelehenetik larunbatera eta 19:00etatik goiti, hiriguneak bilketa bat burutzen du. Bilketa errazteko eta eremu publikoan barreiaturik aurkitzea saihesteko, kartoiak plegaturik eta loturik aurkeztu behar dira. 18:45etatik aitzina utzi behar dira, bilketarako iraulki kamioiaren iragatea aitzin.


    Etxeko hondakin poltsak

    Sacs déchets ménagers © Ville de Bayonne
    Sacs déchets ménagers © Ville de Bayonne

    Hiriaren erdialdetik kanpoko bilketa :
    Hiriguneak zuen esku ezarritako edukiontzi inbididualekin edo kolektiboekin egiten da etxeko hondakin poltsen hiriaren erdialdetik kanpoko bilketa.

     

    Hiriaren erdialdeko bilketa :
    Etxeko hondakin poltsen hiriaren erdialdeko bilketa ate atekoan egiten da, astelehenetik larunbatera, 19:00etatik goiti. Poltsak ongi hetsirik aurkeztu behar dira, bizilekuaren aitzinean (hiriguneak zehaztutako neurri bereziak salbu) eta 18:45etatik goiti, etxeko hondakinen bilketarako iraulki kamioiaren iragatea aitzin.

    Igande arratsetan ez da bilketarik egiten. Hala ere, astelehen goizean 05:00etatik goiti bilketa gehigarri bat egiten da. Poltsak igande gauetan utz daitezke beraz, 21:00etatik goiti.


    Gaikako bilketa

    Points d’apport volontaire © Ville de Bayonne
    Points d’apport volontaire © Ville de Bayonne

    Gaikako hondakinak  (kartoizko estalkiak, tetrabrick-ak, metalezko estalkiak, espraiak, plastikozko botilak) atez atekoan bilduak dira, zuen bizilekuaren aitzinean (poltsa gardena erabiltzea derrigorrezkoa). Gainera, « gaikako » hondakin horientzat eta berinaren eta paperaren biltzeko ere zuen eskura ezarritako ekartze guneak erabil ditzakezue.

    Zuen auzoan atez ateko gaikako bilketaren iragate eguna eta ekartze boluntariorako guneak ezagutzeko azpiko ACBA-EKAH lotura ikus.


    Bestelako hondakinak

    Produktu fitosanitarioak, tinduak, disolbatzaileak, kontsumo apaleko anpoilak, sendatzeko erabilitako materialaren hondakinak, hondakin berdeak… bezalako bestelako hondakin oro hondarkindegira ekarri behar da.

     

    Xehetasunak :

    Hondakinen kudeaketarako zerbitzua – Euskal Kosta - Aturri Hirigunea : 05 59 57 00 00

    Webgunea : Hobeki bereizi

    A lire aussi