• [Menura jo]
  • Bai ! Baiona Bizi ingurumena

    Le numéro vert allo Bayonne cadre de vie - propreté permet de signaler les problèmes au service de la propreté urbaine de la Ville de Bayonne.
    Le numéro vert permet de signaler vos problèmes.

    Urririkako telefono zenbakia : 0 800 64 00 64 (telefono postu finko batetik urririkako deia), astelehenetik ostiralera erabilgarri,  09:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 17:00etara. Bide, berdegune, garbitasun eta higiene arloetan zuen ohartarazpenak biltzeko balio du.

    Ondoko kasu batekin topo eginez gero, urririkako telefono zenbakiaren bidez edo e-posta bidez seinala ezazue otoi :

    • Sanotasun eskasiari edo harrabots trabagarriei lotutako arazoak : leku pribatuak eta publikoak.
    • Animali trabagarrien presentziari lotutako arazoak : kuruminoak, urzoak, arratoiak.
    • Saneamendu arazoak : sare publiko tapatuak, euri uren burdin hesietatik jalgitako usain txarrak.
    • Garbitasun arazoak : eremu publikoan legez kanpoko hondakinen zikintegi baten presentzia (etxeko hondakin poltsak, kartoizko estalkiak, trabagarriak), eremu publikoan bilduak ez diren zakurren sabel huskin anitzen  presentzia, eremu publikoan legez kanpoko afixatzeari lotutako arazoak, eta abar.
    • Landareen gainditze arazoak : autoen eta oinezkoen zirkulazio bideetan.
    • Eremu publikoan arriskuei edo andeatzeei lotutako arazoak : bideko seinaletikan eta hiriko argietan arazoak, bideetan burdina urtzea (bideko plakak, zolako burdin hesiak), hautsitako hiriko altzariak (aulkiak, oztopo-harriak, baliza-argiak, hesiak), bideko ziloak, lur lehertzeak, bide lerrakorrak, bideetako isurketak.

    Herriko Etxeko hiriko garbitasun zerbitzuarekin harremanetan jarri.

    A lire aussi