• [Menura jo]
  • Ansoteko ordokia

    Ansoteko ordokiko gune naturala

    Mesange charbonniere © Grégoire Trunet
    Mesange charbonniere © Grégoire Trunet
    Animation rallye photo © Ville de Bayonne
    Animation rallye photo © Ville de Bayonne
    Maison des Bartes © Ville de Bayonne
    Maison des Bartes © Ville de Bayonne

    Naturan ibiltzeko, ez du balio askoz urrunago joatea. Izan ere, Baiona ondo-ondoan dagoen Ansoteko ordokian, landare eta lasaitasun egarri diren ibiltariek ehunka hektareako eremua badute. 

    Zubi Zuria oinez edo bizikletaz zeharkatu eta gero, paregabeko lekua ezagutuko duzue. Ansoteko ordokia gune natural babestua da. Eremu hezeetako ekosistemen bihotzean murgilduko zarete. Errepiretako etxea eta Historia naturalaren museoa, hegaztien behatokia, gaikako bidexkak, eta beste asko dira naturaren hurbilpen ludikoa eta zientifikoa egiteko eskainitako aukerak.

    Gune osoan urririk eta libreki sar daiteke.

    Gaikako ezagutzarako bidexka ezberdinak daude ordokian. Oinez eta batzuetan bizikletaz ibil daiteke xendra horietan. Denentzat zabalik dira, ttipientzat eta handientzat. Oinetako onak jantziz gero, ez duzue ibiltzeko zailtasun berezirik izanen.

    Zuen gogoen arabera, honako jardueretan parte hartzen ahalko duzue  :

    • animazio ezberdinak ;
    • tailer zientifikoak ;
    • ordokiko bidexketan zehar ateraldi iruzkinduak ;
    • Historia naturalaren museoko erakusketa iraunkorren eta Errepiretako etxeko erakusketen bisita gidatuak.

    Aro ederra delarik, ur bazterreko eremu antolatuan kanpoko bazkaria egitea, ezagutza eta pausa momentuaren osagarri izan daiteke.

    Eremu hezeetan flora anitza dago. Ansoteko ordokian aurkitutako landare batzuk, hala nola oihan alubialak, lezkadiek eta soro hezeek eskualde, estatu zein Europa mailako interesa badute.

    Gainera, Atlantikoaren aldeko itsasadarretako biztanle endemikoa den babestutako landare espezie baten bizileku gustukoenak dira Errobiko ur-bazterrak : Angelica heterocarpa.

    Ansoteko gunean, manera iraunkorrean edo migrazio garaietan adibidez aldi baterako bizi diren hainbat espezie daude : ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak edota intsektuak. Beren behatzeak pazientzia eta tematsu izatea eskatzen baldin badu ere, beren arrastoen segitzea momentu zoragarria izan daiteke.

    Xehetasunak :
    Errepiretako etxearen telefono zenbakia : 05 59 42 22 61
    Ansoteko ordokira etorri
    Ordutegiaks
    Ansoteko ordokiko webgunea
    Ansoteko ordokiko liburuxka deskargatu (pdf, 2,5Mo)

    To top


    Partaideak

    Ansoteko ordokiaren kudeaketa plana Europar Batasunak (FEDER), Akitaniako Eskualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Aturri Garona Uraren Agentziak elkarren artean finantzatzen dute.

    2012an, 535 690 €-ko xahutzearentzat, honakoek eman zituzten diru laguntzak : Europar Batasunak (FEDER) 55 481 €, Akitaniako Eskualde Kontseiluak 34 660 €, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 70 000 € eta Aturri Garona Uraren Agentziak 90 968 €. 2013an ere, finantzamenduak handiak izan ziren. 603 635 €-ko xahutzearentzat, diru laguntzak 293 128 €-koak izan ziren (Europar Batasunak 48 892 €, Akitaniako Eskualde Kontseiluak 47 200 €, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 70 000 € eta Aturri Garona Uraren Agentziak 127 036 € eman zituzten).

    Eremu osoan burutzen diren eremu hezeen kontserbazio eta berrezartze ekintzak segitzeko, presente diren espezieen ezagutza hobetzeko eta bereziki naturaren ezagutzaren eta ingurumenaren babestearen inguruko bisitak, animazioak eta jarduerak egiteko eta publikoa errezibitzeko bidea ematen dute diru laguntza horiek.

    • L’Union Européenne (FEDER)
    • Conseil Régional d’Aquitaine
    • Le Conseil Général des Pyrénées Atlantiques
    • L’Agence de l’Eau Adour Garonne

    To top