• [Menura jo]
  • Jostalekuak

    Denendako jostalekuak !

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Handienentzat skate-parke bat eta kirol anitzeko bi zelai eta ttipienentzat hogeita hamar jostaleku daude Baionan. 

    Skate-parkea harresien ibiltokitik hurbil kokatzen da. Betoiezko « hiriko » estiloko moduluak eta lerratzeko betoi/kuartzozko gainaldea eskaintzen ditu. Erabiltzaileek gunea anitz prezatzen dute.

    2012an, hirugarren kirol anitzeko zelai bat egitea aurreikusia da ere. 

    Jostalekuak hiri osoan daude eta ekipamendu eta material aniztasun handia eskaintzen dute. Txirrista zuzenak edo kurbadunak, malgukidun jokoak, eskalada aktibitateak… gustu guztiak asetzekoa bada, eguneroko kontrolei esker segurtasuna bermatuz betiere ! Jostalekuetako gainazal goxo eta moteletan ez da ingurumenarendako edo osasunarendako arriskutsua den neholako herbizida kimikorik hedatzen. Erabiltzaile guztien segurtasunarentzat eta gunearen zaintzeko, eskuzko edo ur beroarekin egindako neurri alternatiboak aplikatzen dira !

    Urtero, Baionako Herriko Etxeak jostalekuak egokitzen eta berritzen ditu. Proiektu guztietan, ahalmen urriko pertsonen bizi ludikoa kontuan hartua da noski. Ekipamendu andana erabil ditzakete, Prissé auzoko Cam de Prats-eko jostalekua bezala adibidez.

    On da jakitea :

    • Jostalekuen barnean, bizikletak, ziklomotoreak eta animaliak debekatuak dira.
    • Zuen haurraren adina, jokoa erabiltzeko adinaren araberakoa dela egiaztatu !
    • Haurrak beti heldu baten zaintzapean izan behar dira.

    To top

    Jostalekuen mapa interaktiboa

    Jostalekuen mapari esker, Baionako jostalekuak koka ditzakezue. Horretarako :

     

    • Jostalekuari dagozkion argibideak agertzeko, piktograma batean klik egin.
    • Mapa mota aldatzeko, « Atzeko planoa » (atzeko plano kartografikoa edo airetikako argazkia) fitxan klik egin.
    • Zoom bat egiteko, maparen beherean eta eskuinean diren tresnak erabili.
    • .

    Jostalekuen mapa pantaila osoan agerrarazi.

    To top