• [Menura jo]
  • Ondare arbolatsua

    Un patrimoine arboré riche à Bayonne ! © Ville de Bayonne
    Un patrimoine arboré riche © Ville de Bayonne
    Des variétés aux couleurs automnales © Ville de Bayonne
    Des variétés aux couleurs automnales © Ville de Bayonne

    Baionako ondare arbolatsua, gure bizi ingurumeneko eragilea !

    11 500 zuhaitz eta 435 barietate daude Baionan. Zahar-zaharrak dira batzuk eta harresien luzeran sorta ederra dago. Baionan, arbolek funtsezko lekua betetzen dute. Hiriko giroan, bizi ingurumenaren hobetzean parte hartzen dute. Urtero, ehundaka zuhaitz landatzeko hautua egiten du Herriko Etxeak. Hala, hirian forma, kolore, hostaila eta argi joko gehiago badira.

    Baina, zuhaitzak landatuz gero, ondare arbolatsuaren kudeaketa ere egin behar da. Zuhaitz oro informazio geografikorako sistema batean zerrendatua eta sailkatua da, begiz kontrolatua da eta behar izanez gero aditu bulego batzuek manera sakonagoan diagnostikatzen dute. 

    Beren artatzeko, hiriko bi xedarratze taldeei eta altueran lan egitean berezitua den kanpoko zerbitzu hornitzaile bati urteko kudeaketa plan bat emana zaie.
    Denen segurtasunerako, argitzeko mozteak, adar hilen kentzea edo zuhaitzen botatzeak egiten dira urtero !

    To top