• [Menura jo]
  • Artatze iraunkorra

    Artatze iraunkorrerako teknikak

    Du matériel électrique pour l’entretien des haies en cœur de ville © Ville de Bayonne
    La nature en ville © Ville de Bayonne

    Tresna eta material berritzailearekin eta ingurumena errespetatzeko eta efikazia lortzeko xedearekin, badu urteak baratzezaintza-teknika eta berdeguneen kudeaketa plan bereziak aplikatzen dituela Baionako Herriko Etxeak.

    « Mulching » belar mozteko teknikak hondakin berdeen kantitatea arras apaltzea ahalbidetzen du. Zuhaizti edota lore multzoetan « mulching » edo lasto edo belar xeheak ezartzearen ondorioz, ureztatzeko eta belar tzarrak kentzeko beharra ttipitzen du. Izaki suntsitzaileen aurkako borrokan intsektu baliosen askatzea lagungarri gerta daiteke. Vaubaneko harresi historikoetan, badu 15 urte baino gehiago Pirinioetako eta Alpeetako ahuntzek belar mozte eta berdeguneen artatzea naturalki egiten dutela.

    Azken urteetako legeek eta Baionako Herriko Etxeak ezarri Agenda 21 egitasmoak bereziki, garapen hori bideratzen eta bultzatzen dute. Horretarako, berdeguneen kudeaketa ezberdindua, berdeguneen eta kirol zelaien ureztatze uren gutitzea eta herbizida kimikoen murrizte azkarra plantan ezarri dira.
    Ur bazterrean edo jostaleku baten ondoan gisa horretako produktuak hedatzea debekatua da orain. Beste lur eremuetan, gaurtik 2018 arte, kantitateak %50ean ttipitu beharko dira bederen. Hala, badu hiru urte metodo alternatiboak esperimentatzen ari direla.

    « Belar tzarrak » hastapenean nahi ez genituen lekuan kokatzen diren landareak baizik ez dira. Hala, beren presentzia kantitate ttipian onartzea, hiriaren bioaniztasuna onartzea da !

    Azkenik, soinu kutsadurak ttipitzea ingurumenaren errespetatzearen parte da ere. Badu zenbait urte material elektriko anitz erosten direla : hesi mozteko tresnak, sasi garbitzeko makinak, xedarra-aizturrak, landaretegiarentzat ufatzaile elektriko bat. Hala, naturak eskaintzen dizkigun soinuetaz gehiago gozatzen dugu !

    Baionako baratze eta lorategietan burutzen diren ekintza iraunkorrei buruz gehiago jakiteko hemen klik egin.

    Les chèvres en Ville © Ville de Bayonne

    Espezie inbaditzaileak

    © Ville de Bayonne

    Kontrolatzeko gaitza den gisan garatzen diren espezie exotikoak edo aloktonoak dira. Orokorrean, hedapen molde arras efikaza dute.

    Ondotik eta liburuxkan aurkezten diren sei landare-espezieak apaingarri gisa duten balioagatik sarrarazi dira, besteak beste :

    • Baccharis halimifolia
    • Buddleja davidii
    • Panpako belarra
    • Ludwigia grandiflora
    • Fallopia japonica
    • Sasiakazia

    Landare inbaditzaileei buruz gehiago jakiteko, informazio liburuxka deskargatu.