• [Menura jo]
  • Parkeak, lorategiak eta baratzeak


    Baionako parkeak, lorategiak eta baratzeak, zuen gogoen arabera !

    L'art des jardins © Ville de Bayonne
    L'art des jardins © Ville de Bayonne
    Jardins familiaux © Ville de Bayonne
    Jardins familiaux © Ville de Bayonne

    Ibiltariak parke, plaza lorategi eta baratze hautu zabala badu.

    Léon Bonnat lorategia, René Cassin lorategia eta Landaretegia hiriaren erdialdetik hurbil daude. Goi-mailako baratzezaintza guneak dira. Urtero kolore eta usain ezberdinak eskaintzen dituzte. Herriko Etxeko langileak eta baratzezaintza ofiziokoak diren langileei esker posible da hori. Gainera, herriko berotegian, urtero, urteko eta biurteko landareak eta landare bizikorrak ekoizten dira, 130 000 inguru hain zuzen.

    Ate Isileko eta harresietako berdeguneetan ibiliz, hiriaren erdialdea hurbil dagoela ahantzi daiteke berehala.

    Mediatekako plaza lorategiak Katedralaren guneari landare-gune ukitua ematen dio. Izan ere, bertan, sahatsak eta txilar lurrezko zuhaixkak daude.
    Mousserolles-eko parkea familian egoteko eta baloiarekin jostatzeko gune egokia da. Jostalekua eta soropil laua eta zabala daude bertan.

    Aturri ibaiaren eskuineko bazterrean daude Baionako Gainak. Bertan, hiria ikusmenean duen Caradoc parke zoragarria dago. Parke arbolatsu zaharra da. Sant Izpiritu auzoaren bihotzean, Aturri bazterreko Bergeret plaza lorategia eta Marquisat plaza lorategia lasaitasunerako guneak dira.

    Marracq, St-Bernard eta Santa Gurutze Gainak auzoetan, familiendako hiru baratze daude. 127 familia baino gehiago barazkiak eta fruituak ekoizten dabiltza bertan. Hala, hirian kolore eta natura pixka bat gehiago ekartzen dute.

    Baionako hiriaren parkeen, lorategien eta baratzeen historia ezagutzeko :
    Parkeen, lorategien eta baratzeen liburuxka deskargatu.
    Parkeen, lorategien eta baratzeen liburuxka linean kontsultatu.

    To top


    René Cassin lorategia

    © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne

    René Cassin lorategia, ingeles moldekoa

    René Cassin lorategiak forma irregularrak ditu. Hala, bere auzokidea den Bonnat lorategiaren frantses moldekoaren guztiz kontrakoa da. Lerro malgu eta askeak dituzten bideek eta lore bizikor multzoek itxura salbaia eta giro bukolikoa ematen diote.

    Osmanthus lilien usainek, txilar lurrezko landareek, bi magnolia zoragarriek, landare lastodunen arintasunak, koloreen pastel ñabardurek eta arbol handiek paisaia honi oreka ekartzen diote.

    Azkenik, lorategi honen bihotzean iturri bat gordetzen da. Udan, soropil zabaletik hurbil pausatzeak freskotasuna eskaintzen du. 

    Urte guztian zabalik
    Sartzea urririk 

    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne
    Jardin René Cassin © Ville de Bayonne

    To top


    Léon Bonnat lorategia

    Jardin Léon Bonnat © Ville de Bayonne
    Jardin Léon Bonnat © Ville de Bayonne

    Léon Bonnat lorategia, frantses moldekoa

    Léon Bonnat lorategia 1907an sortu zen. Frantses molde klasikoan diseinatua da. Estetika eta sinbolika helburu dituen estiloa da. Natura zuzentzearen eta simetria inposatzearen jeinua gailurrera ekartzen ditu.

    Erdigunean, ardatz simetria bikoitza duen eraikuntza bat dago, eta, bertan, ur iturri eta ur aska handi bat daude. 

    Inguruan, zuhaixka multzo bat mires daiteke eta urteko eta biurteko lore multzo handiek ibiltariei kolore ugaritasuna eskaintzen diete.  

    Lorategiaren sorkuntza garaikoa den burdina landuzko zerradura bat ere ikus daiteke

    Astelehenetik larunbatera zabalik 
    Urriaren 1etik apirilaren 30era, 08:30etatik 18:00etara
    Maiatzaren 1etik irailaren 30era,  08:30etatik 20:30etara

    Igandetan eta besta egunetan zabalik 
    Urriaren 1etik apirilaren 30era, 09:00etatik 18:00etara
    Maiatzaren 1etik irailaren 30era, 09:00etatik 20:30etara

    Sartzea urririk 

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    To top


    Landaretegia

    © Ville de Bayonne

    Landaretegia, japoniar moldekoari hurbilduz diseinatua

    Katedralaren parean diren harresien gainean, 7 metroko goratasunean kokatua da Landaretegia. Landare bizikor sorta aberatsa eskaintzen du. Japoniar moldeari hurbiltzen den landaretegi guztiak bezala, eremu mugatuan eszena ezberdin andana eskaintzen dira. Ur gelak karpa batzuekin, ur-jauziak, zubiak eta zubixkak gune xarmagarri honen originaltasunaren parte dira.

    Pausatzeko, ibiltzeko edo ezagutzak aberasteko leku aproposa da zintzilik den landaretegia. Japoniar astigarrak, lastodunak eta banbuak, cycadaceae landareak, ophiopogon belarrak, zaingorriak, bananondoak, agapanthaceae landareak eta bidaiara gomitatzen gaituzten kolore eta usain berezietako beste landare barietate anitz daude ezagutzeko.

    Aholkurik behar duzue ? Halako bat egin dizuen landarerik ikusi duzue ? Zuek bideratzeko eta bere zaletasuna partekatzeko baratzezain botanista bat dago gunean.

    Urte guztiz berritutako erakusketa bat dago landaretegiaren bihotzean kokatzen den etxean.

    Apiril erditik urri erdira zabalik
    Asteartetik larunbatera
    09:30etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara

    Sartzea urririk
    Zakurrentzat debekatua

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    To top


    Caradoc-eko parkea

    © Ville de Bayonne

    Caradoc-eko parkea eta bertako arbol handiak

    XIX. mendearen hastapenean, Caradoc gaztelua eraikiarazi zuen Lord Caradoc enbaxadoreak. Inguruan, hektarea askotako parke bat ezarri zuen.
    Herriko Etxeak 1950ean etxea erosi zuen eta 1980 urtearen inguruan parkea zaharberritu zuen.
    150 urte inguru dituzten arbol zoragarri horien azpian ibiltzen gara : zedroak, tilura ondoak, sekuoiak, magnoliak...

    Agapanthaceae landareak,  arrosadiak, japoniar astigarrak, 1860an landatutako magnolia grandiflora « Caradoc »  zoragarria, eta parkearen gainetan xingolatan edo palmatxoetan arradatutako sagarrondoak daude ezagutzeko. 

    Pausatzeko eta Baionako eta Pirinioetako bista bikaina prezatzeko balia ezazue ere.

    Urte guztian zabalik
    Sartzea urririk 

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    To top