• [Menura jo]
  • Bizikleten aparkatzea

    Mobilier d’accroche de vélos © Ville de Bayonne
    Mobilier d’accroche de vélos © Ville de Bayonne

    Bizikletak lotzeko altzarien erabilgarritasuna bizikleta-ekipamenduaren ezinbesteko osagaia da.

     

    340 bizikleta baino gehiagoren hartzeko gaitasuna duten aparkatze seguruko 45 gune daude hirian. Hautatutako baliabidea 2 bizikleta hartzeko gai den zirkulu erdiko arku gisako bat da. Altzari horiek hiriaren erdialdean kokatuak dira gehienbat. Eremu eta eraikin publiko nagusietatik hurbil ezarritako guneen ekipamenduarekin osatua da, eta ekipamendu horrek bizikleta anitz lotzeko aska baten itxura hartzen du batzuetan. Aukeratutako altzari horrek bizikletaren egonkortasuna eta oreka bermatzen ditu. Aski erresistentea den ohointzen aurkako sarraila baten laguntzaz estekatzen baldin bada, loturik egonen dela segurtatzen du ere ontsalaz.

    On da jakitea
     

    • Altzariak bizikletentzat dira bakarrik, eta ondoan ezarritako panelek adierazi bezala, ezin daitezke bi gurpileko ibilgailu motorizatuentzat erabili.

    • « Bizikleta-kodea » motako jokabidearekin bizikletak markatzea aholkatzen da, lapurreta kasuan bizikleta aurkitzeko aukera gehiago eskaintzen baitu.

    To top


    Urririkako bizikleten prestatzea

    Vélos gratuit © Ville de Bayonne
    Vélos gratuit © Ville de Bayonne
    Vélos gratuit © Ville de Bayonne
    Vélos gratuit © Ville de Bayonne

    8 gune estrategikoetan, publikoaren esku 120 bizikleta ezartzen ditu Baionako Herriko Etxeak. Holandar motako eta helduen tamainako bizikleta laranja horiek 6 abiadura eta betegarriz forratu zela eroso bat dituzte. Ohointzen aurkako sarraila batez hornituak dira, eta aparkatzeko altzari mota guztietan segurtasun osoz lot daitezke. Bizikleta bakoitza hartze gunera itzuli behar da egunean berean, gunearen heste tenorea baino lehen

     

    8 prestatze guneak :

    •  4 aparkatze guneak :
      Tour de Sault, Chanoine Lamarque etorbidea, astelehenetik larunbatera, 07:30etatik 21:00etara.
      Sainte-Claire, Arsenal plaza, astelehenetik larunbatera, 07:30etatik 21:00etara.
      - Geltokia, Sainte-Ursule karrika, astelehenetik igandera, 07:30etatik 20:00etara.
      - Paulmy, Ate Isilaren hiribidea (allées Paulmy etorbidetik hurbil), astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 19:00etara.
      Urriaren 1etik goiti, ordutegi berria eta berdina izanen da aparkaleku guztientzat : 07:30etatik 19:00etara.
    • Elkarteen Etxea, Glain hiribidea, 11, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 18:00etara.
    • Turismo Bulegoa, Euskaldunen plaza, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara, larunbatetan 10:00etatik 17:30etara.
    • Gazte Informazio Bulegoa (G.I.B.), Marc-Aubert plaza, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:00etara.
    • Herriko Jendarte Laguntza Zentroa (H.J.L.Z.), Gaskoien plaza, 30, astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara.

    Nola egin bizikleta bat hartzeko ?

    • Harpidetzarik gabe
      Bizikleta hartze bakoitzeko, 11 harrera guneetako prestatze kontratu bat bete behar da, nortasun paper bat aurkeztu behar da eta 150 €-ko berme txeke bat utzi behar da. Berme hori txekez ordaintzen ahal da, ez da kobratzen eta bizikletaren itzultzearekin (bizikletaren egoeraren arabera) itzultzen da.

    • Harpidetzarekin
      Cyclocom harpidetza txartelak alokatze bakoitzeko formalitateak murrizten ditu.
      Harpidetzak Herriko Etxean eta G.I.B.n egiten dira. Nortasun paper bat, berme txeke bat eta nortasun agiriko argazki bat ekartzea nahikoa da. Harpidetzak urte bateko balioa du.

    "Bizikleta baten prestatzea" esku orria deskargatu.

    To top


    Bizikletaren mapa interaktiboa

    Baionan bizikletarekin mugitu nahi izanez gero, horretarako eremuak antolatu ditu Herriko Etxeak. Mapak eremu horiek aurkitzeko bidea ematen du. Horretarako :

    • Maparen pieza ezberdinak ezagutzeko (aparkalekua, bizikleta prestatze guneak, bizikleta bideak, partekatutako autobus lerroak eta bizikletan ibiltzeko norabide bikoitzak), « Legenda » fitxan klik egin.
    • Piezari dagokion informazioa agertzeko piktograma batean klik egin.
    • Mapa mota aldatzeko (atzeko plano kartografikoa edo airetikako argazkia), « Atzeko Planoa » fitxan klik egin.
    • Zoom bat egiteko maparen beherean eta eskuinean diren tresnak erabili.

    Hiriko bizikletaren mapa pantaila osoan agerrarazi.

    To top


    Txirrindularientzat bereziki egokituak diren  ondarearen ezagutzarako bi ibilbide azaltzen dituzten bi gida praktiko daude. Turismo Bulegoan eskura daitezke edo webgunean deskarga daitezke.

     

    Lehen ibilbidea 5,4 km luzekoa da. Baiona Handia, Baiona Ttipia eta Sant Izpiritu auzo historikoak zeharkatzen ditu. Hiriaren erdialdea, ibaiak, eraikin nagusiak, historia eta ondarea ezagutzeko aukera ematen du.

    Bigarren ibilbidea 7 km luzekoa da. Baionako Gainak eremu zabalean ibiltzen da. Gaur egun hiriaren auzo bilakatu diren Aturriren eskuineko bazterreko hiri inguru zaharrak ezagutzeko aukera ematen du, lehen ibilbideko gai berdinen inguruan.

    Baionan bizikletaz ibili gida deskargatu.

    To top

    A lire aussi