• [Menura jo]
  • Entseinak, publizitatea eta KPLZ


    Entseinen ezartzea

    Bainonako araudi berezia  

    Historiak hainbeste markatu duen Baiona bezalako hiri baten xarmatzeko ahalmena mantendu nahi baldin bada, koloreen eta formen anarkia saihesteko eginak diren arauak errespetatu behar dira. Ohar horrek seinaletikarentzat eta bereziki entseinentzat balio du lehen-lehenik. Hala, Baionak bere ezberdintasuna aldarrikatzen ahal du eta bere merkataritza eskaintzan abantail gisa aurkezten ahal du. Ahalegin kolektibo hori Frantziako Eraikinetako Arkitektoek bultzatzen dute. Hirien erdialdeen itxura beren arkitektura-erroei leiala izatearen interes garbia dagoela errateko ados dira merkataritzaren garapenaren estatu mailako behatzaileak.
    >  Urraspideei buruz dena jakin lanak aitzin (pdf, 1,2 mo)

    Deskarga daitezkeen dokumentuak :

    Baimen bat edo xehetasun bat jasotzeko :

    • Herriko Etxearen Hirigintza Zerbitzua
      Telefono zenbakia : 05 59 46 60 66
      Astelehenetik ostiralera zabalik, 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara
    • Ondarearen eta bizilekuaren saltegia :
      Arraindegi karrika, 42

      Telefono zenbakia : 05 59 25 60 83

      Astelehenetik ostiralera zabalik, 14:00etatik 18:00etara.

    To top


    Publizitatea

    Publizitatearen afixatzeari buruzko lekuko araudia ingurumenaren kodeak zehaztutako helburuaren parte da. Izan ere, « bizi ingurumenaren babestea » eta publizitatearen afixatze askatasuna bateratu nahi ditu.

    Ondorioz, Baionako eremuan, publizitatearen herriko araudiari lotutako dokumentu guztiak deskargatzen ahal dituzue.

    Deskarga daitezkeen dokumentuak :


    Kanpoko Publizitatearen gaineko Lekuko Zerga (KPLZ)

    Lurralde elkargoen kode orokorraren L.2233-6etik 16rako artikuluetan kodifikatua izan den ekonomiaren modernizaziorako 2008ko abuztuaren 4ko 2008-776 zenbakidun legeko 171 artikuluak, kanpoko publizitatearen gaineko lekuko zerga (KPLZ) izeneko zerga berri bat sortu du.

    Zerga bakar honek ordu arte existitzen ziren lekuko beste zergak – afixei eta iragarki kokaleku finkoei  buruzkoak besteak beste – ordezkatzen ditu. Zerga horren helburua gure hiriko paisaiaren kalitatea hobetzea da, entseina panelen, entseina taulen eta iragarkien kopurua eta eragina ttipituz. KPLZk jarduera ekonomiko guztientzat balio du (merkataritza, artisautza, industria, zerbitzuak…).

    Baliabide horientzat


    Euskarri finko guztientzat balio du : entseina taulak eta panelak eta kanpoan kokatutako eta zirkulazio publikoari zabaldutako bide orotarik ikusten diren publizitate baliabideak. Baliabide ibiltariak (asto moldekoak) ez dira KPLZn sartzen.

     

    • Entseina taulak
      Eraikin batean (lur eremuan barne) ezartzen diren eta bertan burutzen den jarduera aipatzen duten idazkun, forma edo irudi oro izan daitezke.
    • Entseina panelak
      Eraikin baten hurbiltasuna eta bertan burutzen den jarduera jakina aipatzen duten idazkun, forma edo irudi oro izan daitezke.
    • Publizitate baliabideak
      Entseina taulak eta panelak izan ezik, publikoa informatzeko edo bere atentzioa deitzeko (iragarkia) xedea duten eta idazkun, forma edo irudi bat duten euskarri oro izan daitezke.

    Zeinek zor du zerga hori ?


    Zerga zor duena publizitate euskarriaren erabiltzailea da, honako hau hots :

    • entseina taulentzat eta panelentzat, enpresa edo saltzailea,
    • publizitate baliabideentzat, afixatzailea.

    Publizitate euskarriaren erabiltzaileak huts eginez gero, euskarriaren jabeak zor du zerga, eta, azken beltzean, zorduna euskarriaren izatearen interesa jasotzen duena izanen da.

    Zerga orria nola bete ?

    1. Zergapean diren euskarriak zerrendatu behar dituzue lehenik : entseina taulak, entseina panelak eta publizitate baliabideak (pareta, teilatu, aparkalekuko zola). Ondotik, neurtu eta beren azalera zehaztu behar duzue. (Oharra : eraikinen kanpoaldean kokatuak diren baliabideak – argizko taulak eta berinetako afixak – ez dira zergapean.)

    2. Enpresaren identifikazioari dagokion deklarazioko 1 koadroa bete (zuen enpresak eraikin bat baino gehiago baldin badu, eraikin bakoitzeko deklarazio bat bete).

    3. Zerrendatu dituzuen baliabideen bilduma egiten duten 2, 3, 4 koadroak bete ere.

    Azkenik, deklarazioan data jarri eta izenpetu ondotik, guztia posta bidez honako helbidera igortzen duzue :
    Baionako Herriko Etxea – KPLZ Hirigintza Zuzendaritza
    Leclerc mariskalaren etorbidea, 1
    64109 Baiona cedex

    edo e-mail bidez hemen klik eginez bidaltzen duzue.

    Deskarga daitezkeen dokumentuak :
     

    To top