• [Menura jo]
  • Bizilekuaren inguruko neurriak


    Bizilekuaren Tokiko Programa (PLH)

    Hirigunean bizitegien eraikuntzaren inguruko helburuak kudeatzeko dokumentua da. 2010eko ekainaren 4an onartutako eta Bidarteko eta Bokaleko herriak hirigunean sartu ondotik aldatutako PLH horrek bizitegien eraikuntzari beste norabide bat ematea du xede. Hala, familien benetako beharrei erantzun nahi die eta eraikuntzen %65a baino gehiago bizitegi lagunduak eta tartekoak izanen dira.

    Hirigunean urtero eraiki beharreko 1 200 bizitegien %65a ordu arte hirigunean bizi ezin ziren pertsonen beharrei erantzuteko eraikiko dira. Izan ere, biztanleriaren parte handi baten diru irabazien eta bizitegientzat proposatutako prezioen artean desegokitasuna dago. Hala, iraganean eraikitzen zenaren %80a biztanleriaren %20ari zuzentzen zitzaiola agerian ezarri du PLHaren diagnostikoak.

    Helburuaren erdiesteko, hirigunea osatzen duten bost herrietako bakoitzarentzat bizitegi motako ekoizpen helburuak zehaztu ditu Hiriguneak. Helburuaren erdiesteko betiere, herrietako Hirigintza Tokiko Planetan (HTP) promotore guztiei begirako arau zorrotzak plantan ezarri behar dituzte.

    Baionan eta bereziki Aturriren eskuineko bazterrean, bizitegi sozialen kopurua handia da. Bizitegi sozialen tasa %26aren inguruan mantentzea eta bizitegi lagunduen eskaintza berriz orekatzea da helburua.

    Hala, Aturriren ezkerreko bazterrean, Hirigintza Tokiko Planaren karietara, 20 bizitegi baino gehiagoko operazio orotan, %30 bizitegi lagundu eraikitzea inposatzen zaie promotoreei.

    Aturriren eskuineko bazterrean, St Bernard auzoetara eta Laharie bidera mugatzen da betebehar hori, Baiona Gainetako auzoetan ez da ezer inposatzen, eta Sant Izpiritun alokatzeko bizitegi sozialen tasa %20era apaldua da eta 30 bizitegi baino gehiagoko operazio guztientzat aplikatzen da.

    HTPren ondoko aldaketa baten karietara, jabegora heltzeko laguntzako eta tarteko bizitegien eraikuntza kudeatzeko asmoz, araudi hau osatuko da. 

    To top


    Bizileku Duinezaren aurka borrokatzeko Tokiko Programa (PLHI)

    Hiriguneak eta Baionako Herriko Etxeak lurralde guztian bizitegi duinezaren aurkako borrokari buruzko funtsezko gogoeta bat hasia dute.

    Baionan, izan daitezkeen duineztasun egoerak hiru auzo historikoan kokatzen dira gehienbat (Baiona Handia, Baiona Ttipia, Sant Izpiritu), baina halako egoerak lurralde osoan daude.

    PLHIk honakoa du xede :

    • duineztasun egoeren ezagutza hobea,
    • hirigunearen ekintzarako baliabideak indartzea,
    • jabearentzat eta alokatzailearentzat aterabide juridikoak eta finantza mailako irtenbideak proposatzea.

    Bizilekuaren agentzia nazionalak (ANAH), Hiriguneak eta Herriko Etxeak diru baliabideak ekartzen dituzte, baina, lekuan berean lan handia egitea beharrezkoa izaten da. Herriko Etxea eta Hirigunea zeregin zail eta funtsezko horretan laguntzen dituen Euskal Herriko PACT egiturarekin bilduko dira horren beharra duten jabeak.

    To top