• [Menura jo]
  • Babesteko eta Balioa Emateko Plana (P.S.M.V.)

    © Ville de Bayonne

    1962ko abuztuaren 4ko legeak sorturiko eremu babestuak hiriko aspaldiko auzoak dira. Beren historia, arkitektura eta hiriko balioak interes nazionaleko ondare gisa babestea justifikatzen du.
    Eremu horien babesa eta garapena bermatzera xedatua den hirigintza dokumentua da Babesteko eta balioa emateko plana.

    Hirigintza Tokiko Plana bezala, beste norbaiti aurka egiteko hirigintza dokumentua da ere. Barneko eta kanpoko eraikinen aldaketa eta zaharberritze arauak finkatzen ditu. Eraikuntza eta suntsiketa baimenen, baimen berezien edota obra deklarazioen bidez, lan eta obra guztiak Frantziako Eraikinetako Arkitektoaren baimenaren menpe dira.

    Eremu babestu bat existitzeak zerga abantailak ukateko eskubidea ematen du, baldintzapean. Hala, alokatzeko bizitegi zaharberritua eta ondare kalitate egiaztatua ekoizteko lurren zerga defizitak, diru irabazi orokorretan sartzekoak dira. Bizilekuaren Hobetzerako Operazio Programatuen karietara ematen diren diru laguntzak arkitektura intereseko lan (T.I.A.) gisa emendatu daitezke ere.

    Azkenik, etxeko aitzinaldeen, eskailera etxeen, teilatuen zaharberritze operazioak eta alokairu neurtuko bizitegi eraikuntzak diruz laguntzen ditu Baionako Herriko Etxeak.

    P.S.M.V.k bete beharreko helburuak honakoak dira :

    • egokitutako babes araubide bati esker, auzo historikoen andeatzea saihestea,
    • ondarearen birsailkatzea, eta, eraikin zaharren baitezpadako bilakaeraren kalitatea kudeatuz, aspaldiko auzoetan gaur egungo bizimoduen arabera bizi ahal izatea,
    • hiriaren erdialde historikoaren bizitegi, merkataritza eta ekonomia bizitasunaren berreskuratzea bultzatzea.

    Dokumentu honek honakoa finkatzen du aldi berean :

    • bizilekuari, hirigintzari, merkataritzari, jendeztatzeari, ekipamenduei eta espazio publikoei dagokienez, hiriaren erdialde zaharrarentzat onartu hiriko proiektua,
    • babestutako ondarearen identifikatzea,
    • ondarearen berritzerako eta balioa emateko moldeak.

    To top


    Dokumentuaren osaketa

     P.S.M.V. txostena honela osatua da :

    • eremu babesturako onartutako proiektua argi eta garbi azaltzen duen aurkezpen txosten bat, 
    • arauzko dokumentuak.

    Burututako ekintzen bilana

    P.S.M.V. aplikatzen hasi denetik, laguntza publiko batekin zaharberritutako 2400 bizitegi inguru kontatu ditugu, eta, 400 bizitegi baino gehiagok burututako “garbiketaren” abantaila jaso dituzte zuzenean. 1990tik, zaharberritzeen kantitatea eta kalitatea asko emendatu dira. Izan ere, data horretatik aurrera, diru laguntza publikoak emendatu egin dira.

    Diru mailako esfortzua jabeen (gastuen %60a baino pixka bat gehiago), laguntza publikoen (A.N.A.H. eta Herriko Etxeak gastuen %25a) eta zerga laguntzen (%15a) artean zatikatzen da. Bizilekuaren berritzeko ematen dituen diru laguntzez gain, Baionako Herriko Etxeak espazio publikoaren hobetzearen eta kalitatezko muntadura publikoen sorkuntzaren aldeko indarrak egiten ditu.

    To top