• [Menura jo]
  • Hirigintza Tokiko Plana

    Zer da Hirigintza Tokiko Plana (HTP) ?

    Eremu babestuan salbu, herriko lurralde guztian eraikitzeko eskubidea arautzen duen hirigintza dokumentu bat da.
    Babesteko eta Balioa Emateko Planak (PSMV) eremu babestua arautzen du.

    Zein dira HTPri nagusitzen zaizkion testu eta dokumentuak ?

    HTP beste neurri konplexu batzuen barnean sartzen da. Besteak beste, lege horiek kontuan hartu behar ditu :
    Hiri Elkartasuna eta Berriztapena (HEB) (2000ko abenduaren 13ko HEB-SRU legea) eta Hirigintza eta Bizilekua legea (2003ko uztailaren 2a). Bi lege horiek honakoa gomendatzen dute :

    • lurraren baliabidearen kudeaketa hobea (hiriko eremuen dentsifikatzea, garraio publikoen hobetzea, garapenaren menperatzea),
    • kalitatezko bizi ingurumena ukatea eta hirien sarrerak bezalako hiriko eremuei buruz gogoetatzea,
    • hiriko eremuen eta natura eremuen arteko oreka bilatzea,
    • gizarteko aniztasuna sustatzea.

    2004ko martxoaren 29tik Baionari dagokion « Itsasbazterra » Legea, honako helburuekin :

    • hirigunearen eskalan, hirigintza zatikatzeen zehaztea,
    • ohargarri gisa onartutako eremu naturalen babestea,
    • Eremu Oihantsu Sailkatuen sorkuntzaren edo babestearen bitartez, eremu oihantsu eta parke nagusien ezagupena bermatzea.

    Hunkitzen dituzten lur eremuetan eraikitzeko baldintzak ezartzen dituzten onura publikoaren beharkizunak.

    Herriarteko dokumentuak
    - Baionarentzat, hiriguneko dokumentuak diren PDU (Hiriko Lekualdatze Plana) eta PLH (Bizilekuaren Tokiko Plana)2012ko uztailaren 23an onartutako Uholde Arriskuen Prebentziorako Plana (aurkezpen oharra, arauzko mapa, araudia).

    Nolako bilakaera du HTP batek ? 

    Hirigintza Tokiko Plana dokumentu aldakorra da. Legearen barnean eta herriko politika neurrien barnean egotea eta HTP onartzean zehaztu ez ziren beharrak eta eskaerak kontuan hartzea ahalbidetzen du.
    Bilakaera horiek hirigintza kodeak araututako ondoko prozedura ezberdinen bitartez gauza daitezke :

    • Berrikuspena,
    • Aldaketa,
    • Berrikuspen sinplifikatua,
    • Eguneratzea, 
    • Kontabilitatean ezartzea. 

    Prozedura bat baino gehiago burutu daiteke aldi berean.
    Prozedura horiei buruzko xehetasun gehiagorentzat edo testu juridikoak kontsultatzeko, hirigintzari buruzko webguneetara sar zaitezkete edo hirigintza kodeari buruzko artikuluentzat Légifrance-en webgunera sar zaitezkete.

    Nork bideratzen ditu hirigintza dokumentuaren bilakaera prozedura ezberdinak ?

    HTP arloko eskumena Euskal Kosta – Aturri Hiriguneak du. Ondorioz, HTPren moldaketak Hiriguneko kontseiluaren erabakiz onartzen dira.
    Prozedurak horiek eta horiekin zerikusia duten ikerketak Baionako Herriko Etxeko eta ACBA-EKAH hiriguneko hautetsiek eta zerbitzuek lankidego hertsian bideratzen dituzte. Baionan, eginkizun hori Hirigintza Zuzendaritza zerbitzuari dagokio.

    Zein dokumenturekin osatzen da HTP ?

    Hirigintza Tokiko Plana Herriko Etxean kontsulta daiteke.

    • Aurkezpen oharra : Biztanleriari, bizitegiei, ekonomiari… buruz hiriguneko lurraldearen diagnostiko bat aurkezten du, ingurumenaren egoera-akta bat aurkezten du eta proiektu politikoaren gauzatzea eta horren ondorioak azaltzen ditu,
    • Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Proiektua (AGIP-PADD) : Herriko Etxeak onartutako antolaketa eta hirigintza norabideak adierazten ditu. Proiektu hori da arauzko dokumentuetan agertzen,
    • Antolaketa norabideak : Lur horietan gauzatzen diren proiektuak antolaketa norabideekin bat egin beharko dute. Izan ere, eremu estrategiko batzuetako antolaketa baldintzak zehazten dituzte : Greta/Barlan gunea, Komisaldegiaren gunea, Saint-Frédéric/Castéra eremua, SAFAM lantegi ohiaren eremua eta Prissé eremua,
    • Arauzko dokumentuak,
    •  Eranskinak.

    To top