• [Menura jo]
  • Hezkuntza-arrakasta

    Hezkuntza-Arrakastarako Proiektua (PRE)

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Beren garapenaren aldekoa ez den ingurumena duten edo ahultasun seinaleak dituzten haur eta nerabe guztiendako aukeren berdintasuna gauzatzeko helburua du Hezkuntza-Arrakastarako Proiektuak. Bizitzako arlo guztietan, eskolaldian, aisialdietan, kirolean, kulturan eta osasunean haurrari eta familiari erantzun pertsonalizatuak ekartzen dizkion baliabidea da.

    Baionako Aturri ibaiaren eskuineko bazterrean bizi diren edo Eskolako Arrakasta Sareko (RRS) ikastetxeetan eskolatuak diren eta 2 eta 16 urte arteko haurrak dituzten familientzat, eta, haurren heziketarako ondorio kaltegarriak izan ditzaketen zailtasunak dituzten eta hezkuntza mailan laguntza behar duten familientzat izan daiteke Baionako PRE baliabidea. Urtean ehun egoera inguru hobetzen saiatzen da.  Helburu nagusia haur horiei laguntza indibidualizatua eta pertsonalizatua eskaintzea da.

    Karia horretara, HJLZren eta Baionako Herriko Etxearen bitartez, hezkuntza-arrakastarako laguntzak eskaintzen ditu PRE baliabideak. Adibidez : Hortzetako artak egiteko laguntza, Kirol talde batean izena emateko laguntza, Hautsitako betaurrekoak ordezkatzeko laguntza, Oporretara joateko laguntzak, ….

    Egoera guztiak  kasuz kasu aztertuak dira, aitzinetikako baldintza berezirik gabe.

    Haurrek eta nerabeek eskolaldia erreusitzeko eta beren gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko aukera izan dezaten, jende horrekin loturan ekimen kolektibo berritzaileak proposatuak izan daitezke ere :

    • Coup de Pouce Clé Klubak, Hezkunde Ministerioarekin,
    • Frantsesa Atzerriko Hizkuntza Tailerrak (FLE), Camus kolegioarekin eta Herriko gune soziokulturalarekin loturan,
    • Hezkuntza-arrakasta tailerra, CSFarekin (Familien Konfederazio Sindikala) eta Courant d’Etre elkartearekin

    Buraso eginkizunetan laguntzeko asmoz, burasoei zuzendutako ekimenak ere aurreikusiak dira.

    • Buraso-haur laguntza pertsonalizaturako gunea, Le Trait d’Union elkartearekin,
    • Parlons’en (Aipa dezagun), Foyer les Mouettes aterbeko Questions de familles - Ondoan elkartearekin,
    • RRS sareko lehen mailako eskoletako burasoen espazioak, Educazep elkartearekin.

    Baionako PREren karietara nork bere gain hartutako ekimenak urririk dira. Familien adostasuna baitezpadakoa da. Familiaren, PREren koordinatzailearen eta PREko beste partaide guztien artean trukatutako informazioak isilpekoak dira. 

    Xehetasun gehiagorentzat :

    Isabelle DUFAU, Baionako PREren koordinatzailea
    Telefono zenbakia : 05 59 50 50 82
    Sakeleko telefono zenbakia : 06 29 15 52 66

    Hezkuntza-jardueren gida deskargatu.
    Hezkuntza-jardueren gida linean kontsultatu

    To top

    Xehetasun gehiagorentzat :


    Ibilbide Liburua

    © Ville de Bayonne

    Nire hirian bidaiatuz, horrekin topo egin dut…  " 

    2001etik, herriko ama eskola eta lehen mailako eskola publiko eta pribatuetan, jarduera kulturalak bultzatzen ditu Baionako Herriko Etxeak.
    Hezkunde ministerioko ikuskariek eta irakasleek desmartxa hori sostengatzen dute. Kultura irekitasuna hezkuntza sistemaren neurri nagusia eta errealitate pedagogikoa da.
    Gure hiriko sekulako aberastasunak eta ikasleen eta irakasleen esku ezarritako zerbitzu pedagogikoen animazioen kalitateak haur guztiei gure kultura ulertzeko, ondarea barneratzeko, ingurumena obserbatzeko eta historia errespetatzeko aukeren berdintasuna eskaini behar diete. Ikasleek manera materialean eta intelektualean eraikin baten, auzo baten, museo baten, lorategi/baratze baten, kolekzio baten edo obra baten jabe egiten dira. Hala, hautatutako elementuaren memoriaren eta honen bilakaeraren jabe izanen dira. Babestuko duten ondare horren aurrean, herritar erantzukizunaren kontzientzia garatuko dute, eta, ondotik, kontzientzia hori transmitituko dute.
    Ibilbide Liburuaren " Nire hirian bidaiatuz, horrekin topo egin dut… " izenburuak dion bezala, liburuak ikasleari Baionako kultura egiturek eskainitako animazioekin topo egiteko aukera ematen du, eta, hala, eskolaldian zehar onura askotako " bidaia " bat egiteko aukera ematen du.
    Ibilbide Liburuari esker, ikasketa horiek denboran egiten dira (ama eskolako azken urtetik bosgarren urte amaiera arte), iragana eta orainaren arteko lotura sortzen da eta proposatutako gai ezberdinei buruzko begirada gurutzatuak bultzatzen dira. Inplikatutako ikasleak benetako eragileak bilakatzen dira eta beren ingurumenarekin lotura sakona eta iraunkorra sortzen dute.
    2010-2011 ikasturtetik, jadanik anizkuna den kultura eskaintza aberastera bi kultura partaide berri jin dira : Eszenatoki nazionala, antzokiaren bisita iruzkinduarekin, eta Baionako eta ipar Euskal Herriko Artxibategia.
    Herriko Etxearen eraikineko gela apainduak eta eraikinaren herritar-funtzio anitzak ezagutzeko, Herriko Etxeak ere gazteenak errezibitzen ditu

    « Ibilbide liburuaren » aurkezpen liburuxka deskargatu.
    « Ibilbide liburuaren » aurkezpen liburuxka linean kontsultatu.

     Haurrek egindako bisiten erreportaiak ikusteko,« Ibilbide liburua » blogan sartu

    To top


    Eskolen Kutxa

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Eskolen Kutxa
    Eskolen Kutxa

    Eskola Publikoen Kutxa eraikin publiko bat da. Egoitza Herriko Etxean du. Bere iraupena mugatua da. Misio sozial azkarra dauka. 1957eko urtarriletik existitzen da Baionako Eskola Publikoen Kutxa. 2011n, bere estatutuak aldatu ziren.

     

    Administrazio batzordeko kideak honakoak dira :

    • Lehendakaria : Auzapeza, edo bere ordezkaria
    • Bi zinegotzi, edo beren bi ordezkari
    • Hezkunde Ministerioko ikuskaria, edo bere ordezkaria,
    • Prefetak izendatutako kide bat,
    • Bazkideek hautatutako hiru kide, edo beren ordezkariak

    Jatorrian, Eskola Publikoen Kutxak eskola publikoetan ibiltzearen bultzatzea eta erraztea zuen xede. Honakoa ekartzen zuen :
    - dirudunak ez diren familiei laguntza (jantziak, zapatak, diru laguntzak...),
    - sariak (merezimendu gehien duten ikasleen saria).
    Urteetan zehar bere eginkizunak bilakaerak izan baldin baditu ere, bere misio soziala indartu egin da.

    Hala, diru arrazoiengatik bidaiara joatea gibelatua izan daiteke haurrentzat. Ondorioz, haur horiek ikasketa bidaiak egiteko (eskiatzeko ikasketa bidaiak, natura ezagutzeko ikasketa bidaiak...) diru laguntzak ematen ditu Baionako Eskola Publikoen Kutxak.
    “Laguntza” horiek familiaren diru baliabideen arabera kalkulatua den familia-kozientearen arabera esleitzen ditu (Erreferentzia : CAFeko familia-kozientea). Ikasketa bidaia antolatzen duen eskolak familiei diru laguntza txostenak ematen dizkie lehenik eta osatu ondotik biltzen ditu.
    Bestalde, eskoletako jarduera pedagogikoentzat dirua ematen du (liburuak, diskoak, diaporamak, eta abar erosteko).
    Urte hastapenean, Administrazio Batzordeak Eskolen Kutxaren aurrekontua bozkatzen du. Diru sartzeak nagusiki Baionako Herriko Etxeak esleitutako diru laguntza batetik (%90 inguru) eta ongi egile kideen txartelen salmentatik (%10 inguru) datoz

    To top


    Etxeko lanen egiteko laguntza

    Ondoko egiturek zuen haurrarentzat etxeko lanen egiteko laguntza eskaintzen dute. Dudatu gabe horiekin harremanetan jarri.

    Herriko gune soziokulturala
    Gaskoien plaza – 64100 Baiona – Telefono zenbakia : 05 59 55 79 08

    • CLAS tailerra (Eskolaldian Laguntzeko Lekuko Kontratua). Egunero etxeko lanen egiteko laguntza : 16:45etatik 18:45etara. Asteazkenetan, 09:00etatik 12:00etara.

    Familien Konfederazio Sindikala (CSF)
    Lagréou karrika, 20 – 64100 Baiona – Telefono zenbakia : 05 59 59 14 09

    • Etxeko lanen egiteko laguntza Jouandin etorbideko 5 bis zenbakian (Santa Gurutzeko Gainak) iragaten da : lehen mailako lehen urtetik kolegioko hirugarrenera eskolatuak diren ikasleentzat, 16:45etatik 18:30etara. 

    Polo-Beyris-eko Herritar biziaren etxea (MVC)
    Ursuiako etorbidea – 64100 Baiona – Telefono zenbakia : 05 59 63 21 40 

    • Etxeko lanen egiteko laguntza : lehen mailako haurrentzat, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan (eskola garaian), 16:30etatik 18:00etara (auzoko haurrei erreserbatua).

    Baiona hiriaren erdialdeko Herritar biziaren etxea (MVC)
    Georges-Bergès karrika, 13 – 64100 Baiona - Telefono zenbakia : 05 59 25 57 94  

    • Etxeko lanen egiteko laguntza eta eskolaldirako laguntza

    Saint-Étienne-eko Herritar biziaren etxea (MVC)
    Ernest-Ginsburger karrika, 1 – 64100 Baiona – Telefono zenbakia : 05 59 55 22 39 

    • Lehen mailako haurrentzat, arrats guztiz, 16:30etatik 18:00etara, asteazkenetan salbu, Jeanne-d'Arc gelan.

    Sokorri Katolikoa
    Daniel-Argote karrika, 9 – 64100 Baiona - Telefono zenbakia : 05 59 55 40 98 edo 05 59 50 70 80 

    • Asteazken arratsaldetan, burasoek ere finantza mailako zailtasunak edo zailtasun moralak eta psikologikoak dituzten haurrentzat.

    To top