• [Menura jo]
  • Eskola erritmoen erreformaren karietara, eskola publikoetan eskolaldi ingurukoari eskainitako denbora handitu egin da. Hala, karia horretara, haurrei eskainitako jardueren eskaintza aberasteko hautua egin du Baionako Herriko Etxeak.

    > Baionan eskola erritmo berrien aurkezpena deskargatu (pdf, 2,54 Mo)

    Eskolaldi inguruko ordutegia

    Eskolaldi inguruko harrera tenore berriak honela banatzen dira :

    Activités

    Lundi

    Mardi

    Mercredi

    Jeudi

    Vendredi

    Accueil périscolaire

    7h30-8h30

    7h30-8h30

    7h30-8h30

    7h30-8h30

    7h30-8h30

    Accueil périscolaire (1)

     

     

    12h-12h30

     

     

    Accueil périscolaire

    15h45-18h30

    15h45-18h30

     

    15h45-18h30

    15h15-18h30

    APM (2)

    15h45-17h00

    15h45-17h00

     

    15h45-17h00

    15h15-16h30 

    Etudes surveillées élémentaires

    15h45-17h

    15h45-17h

     

    15h45-17h

    15h15-16h30

    (1) ) Eskolatik Arrousets-eko eiherako aisialdi zentroetara doan garraio zerbitzu bat proposatua da asteazkenetan, 12:00ak eta 12:30ak artean. Izen ematea eskolako erreferentearen aldean egin behar da.  

     

    Télécharger le règlement des transports scolaires

    (2)Herriko eskolaldi inguruko jarduera berriek jardueren izaeraren arabera iraupen ezberdina izan dezakete.

    To top

    Eskolaldi inguruko harrera

    BAFA tituludunak edota Lehen Haurtzaroko CAP tituludunak eta formatuak diren herriko langile animatzaileek haurren harrera bermatzen dute. Jostatzeko eta pausatzeko jarduerak proposatzen dizkiete. Egunero desberdinak izan daitezke.

    Eskolaldi inguruko zerbitzuen barne araudia deskargatu


    Herriko eskolaldi inguruko jarduerak (HEIJ)

    Herriko eskolaldi inguruko jarduerak (HEIJ) haurrentzat kirol, kultura, arte edo naturaren inguruko praktika berriak ezagutzeko aukera dira. Egitarauak sei edo zazpi asteko epearentzat osatzen dira. Izena eman duen haurraren presentzia derrigorrezkoa da. Eskolan haur bakoitzari programak banatzen zaizkio. Hitzartutako elkarte egitura ezberdinekin partaidetzan proposatzen dira jarduera berri horiek. Parte hartzaileak eskolaldi inguruko erreferenteak, kirol hezitzaileak, kultura animatzaileak eta parte hartzaile adituak dira.

    Baionako herriko eskolaldi inguruko jardueren hitzarmena deskargatu.


    Estudio zainduak

    Baionako Herriko Etxeak arrats guztiz estudio zainduak proposatzen ditu ere. Bertan, Herriko Etxeak ordaintzen dituen irakasle boluntarioek lan egiten dute.


    Eskolaldi inguruko zerbitzuetan izen ematea eta prezioak

    Eskolaldi inguruko zerbitzuetan zuen haurraren izena emateko jarraitu beharreko bideak zein diren jakiteko beharra duzue ?
    Baiona 2014-2015 eskolaldi inguruko zerbitzuetan izena emateko gida praktikoa deskargatu, hemen klik eginez.

    Eskolaldi inguruko jarduera berriak eta estudio zainduak urririk dira.
    Aldiz, goizeko eta 16:30etatik goiti arratsaldeko eskolaldi inguruko harrera momentuak pagatu behar dira. 

    Baionan bizi bazarete, prezioen ttipitzearen abantaila ukan dezakezue. Zein dokumentu aurkeztu behar ote dira horretarako ?

    • bizilekuaren frogagiria (bi hilabete baino gutiagoko zahartasuna duen  EDF, GDF edo telefono faktura)
    • familiako liburuxka
    • Baionako Familien Laguntza Kutxako (CAF) hartzaile zenbakia
    • bankuko nortasun agiria (RIB)

    Ez zarete Familien Laguntza Kutxako (CAF) hartzaile eta prezioen ttipitzearen abantaila ukan dezakezue. Zein dokumentu aurkeztu behar ote dira orduan ?

    • bizilekuaren frogagiria (bi hilabete baino gutiagoko zahartasuna duen  EDF, GDF edo telefono faktura)
    • familiako liburuxka
    • azken zerga agiria
    • familia laguntzak zehazten dituzten Kutxako (MSA, SNCF,…) azken agiria edo azken soldata agiria.
    • bankuko nortasun agiria (RIB)

    Ez bazarete Baionan bizi, ez duzue prezioen ttipitzearen abantaila ukaten, salbu zuen haurra CLIS edo SESSAD batean eskolatua baldin bada.

    2016-2017eko eskolaldi inguruko harreraren prezioen taula deskargatu
    Kentze automatikorako inprimakia deskargatu

    To top


    Eskolako biziaren kontaktua - Leihatila bakarra, Cassin ataria

    Leihatila bakarra, Cassin ataria, lehen harrerarako eta hurbileko zerbitzuen eskaintzeko lekua da. Herriko Etxera behin bakarrik joanez egin daitezkeen eta ardura egiten diren desmartxak egiteko balio du. Eskolako bizia zerbitzuak jendea astelehenetik ostiralera errezibitzen du, 09:00etatik 12:00etara, eta, asteazkenetan, 13:30etatik 17:00etara.
    Telefono zenbakia : 05 59 46 60 32
    Leihatila bakarra, Cassin atariaren kokapena : Bernède karrika, 3

    To top

    Périscolaire

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne