• [Menura jo]

  • Harrera kolektiboa (haurtzaindegiak)

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne
    Crèche Pyrène © Ville de Bayonne

    To top

    Lehen haurtzaroa Baionan

    Baionan harrera anitzeko 7 haurtzaindegi, 3 mikro-haurtzaindegi eta enpresa haurtzaindegi 1 badaude. 0 eta 6 urte arteko haurrentzat dira eta haur ttipien gogoa pizteko ingurumen egokia eskaintzeko xedea dute.

    Aurkezpena :

    Harrera anitzeko haurtzaindegiek eta mikro-haurtzaindegiek, eraikin berean, harrera erregularra eta noizteinkakoa proposatzen dituzte.
    Haurrak astelehenetik ostiralera hartzen dira, 07:30etatik 18:30etara. Eraikinen arabera, ordutegia zabalagoa izan daiteke (hautatu egiturarekin zuzenean aipatzekoa).
    Haurtzaindegiaren erantzukizuna zuzendari haur-artatzaile batek edo haur gazteen hezitzaile batek bermatzen du. Haur-artatzaile laguntzaileen edo Lehen Haurtzaroko CAP tituludunen laguntza jasotzen du.
    Egun osoan, haur bakoitzaren erritmoaren arabera, orotariko aktibitateak egiten dituzte haurrek (moldatzea, gorputz adierazpena, musika, ipuinak, ateraldiak, eta abar).
    Burasoen diruzko parte-hartzea neurtzeko (ordukako tarifa) CNAF familia diru-laguntzen Frantziako kutxaren irizpideak kontuan hartzen dira : zergapeko irabaziak eta familiaren osaketa.

    Lehen haurtzaroko harrera guneen zerrenda deskargatu.

    Izena emateko moldeak :

    Elkarte haurtzaindegia / mikro-haurtzaindegiak : desmartxak egitura bakoitzarekin egiten dira zuzenean.

    Herriko haurtzaindegiak : haurra sartu baino 6 hilabete lehenago gehienez aitzinetikako izen emate bat egitea komeni da.
    Aitzinetikako izen ematearen orria haurtzaindegi batean hartu behar da edo hemen klik eginez  deskarga daiteke.
    Bete ondotik, haurtzaindegi batetako gutunontzian uztea komeni da.
    Haurra oraindik ez baldin bada sortu, bere sortzetik hilabete batera berantenik, aitzinetikako izen ematea hautuzko haurtzaindegiko Zuzendariari baieztatu beharko zaio nahitaez. Hala, igurikatze zerrendan sartuko da.
    Leku bat libratzen delarik, behin betiko izen ematea egiteko, haurra har dezakeen haurtzaindegiko Zuzendaria burasoekin harremanetan jartzen da.

    To top


    Zuen haurraren harrera indibiduala (etxe haurtzainak)

    © Ville de Bayonne
    © Ville de Bayonne

    Familia eta Sozial Laguntza Elkarteko kidea da Baionako herria. Gainera, harrera indibidualerako beste bi zerbitzu bere biztanleen esku jartzen ditu.

     Familia-haurtzaindegia

    Familia-haurtzaindegiaren kasuan (edo Familia Harrera Zerbitzua), 4 urtez peko haurra Elkartearen soldataduna den eta tituluduna den haurtzain baten etxean hartua da.
    Haurtzainen etxeetan bisitak eginez, haur-artatzaile batek haurraren segimendu erregularra bermatzen du. Bestalde, Haur ttipien hezitzaile batek leku egokietan burutzen diren jarduera kolektiboak antolatzen ditu. Hark ere haurtzainaren etxean lan egiten du.
    Zerbitzuari lotutako pediatra mediku erreferente batek hartua den haurraren sartze eta ateratze bisitak egiten ditu eta bisita erregularen bitartez haurraren mediku segimendua egiten du.
    Zerbitzu horrentzat, ordukako tarifan eta zergapeko irabazien eta familiaren osaketaren arabera, familiak Elkartea diruz ordaintzen du.

    Haurtzainen bitartekaritza

    Informazio eta laguntza zerbitzu bat da, eta honakoentzat balio du :

    • 6 urtez peko haurrarentzat zaintza molde bat xerkatzen duten familientzat. Eskualdeko animatzaileak herrian existitzen diren zaintza moldeei buruzko argibideak ematen dizkie familiei. Haurtzain baten enplegatzaile izatea erabaki dutenentzat, buraso eta enplegatzaile gisa dituzten zereginetan laguntzen ditu burasoak.
    • Familiek enplegatutako haurtzain tituludunentzat. Beren ofizioaren ariketan laguntzen eta sostengatzen ditu.

    2 zerbitzuen kudeatzailea :
    Familia eta Sozial Laguntza Elkartea
    Egoitza : Baudelaire etorbidea, 12 – 64600 ANGELU
    Telefono zenbakia : 05 59 59 72 72 - Faxa : 05 59 59 49 70  e-mail bidez harremanetan jarri
    Publikoaren harrera 09:00etatik 16:00etara manera jarraikian.

    To top


    Herriko haurtzaindegietako menuak

    To top

    A lire aussi