• [Menura jo]
  • Jendarte laguntza


    Aterpetzeko leku bat bilatu

    HLM Bécadine © Ville de Bayonne
    HLM Bécadine © Ville de Bayonne

    Harrerarako eta orientaziorako informazio zerbitzua

    Karrikan larritasun egoera batean baldin bazarete, 115 telefono zenbakira deituz (urririk) larrialdietako laguntza zerbitzuaren laguntza jaso dezakezue eta aterpetze eta berriz gizarteratze zentro batera (CHRS) bidera zaitzakete.

    Bizitegirako elkartasun dirua

    Baldintza batzuen arabera, Bizitegirako elkartasun diruak pertsonei eta familiei diru laguntzak eskaintzen dizkie. Laguntza horiek erakundeei edo pertsonei zuzenean ematen zaizkien diru laguntzak dira. Alokatzen den bizitegian sartzeko, alokatzaileak bizitegian mantentzeko edo energia faktura ezberdinak ordaintzen laguntzeko eska daitezke.

    To top


    Eguneroko bizia

    © Ville de Bayonne

    Elkartasunezko janari saltegia / Janari banaketa


    Elkarte batzuk elikadura eta higienerako produktuak sal edo urririk eman ditzakete. Egituren arabera horien eskuratzeko baldintzak ezberdinak dira. Xehetasun gehiagorentzat gizarte zerbitzuekin edo egitura horiekin harremanetan jarri.

    Jantzitegiak


    Gizarte langile batek emandako eskuratze-agiri baten truke, elkarteek pertsona behartsuei urririk eskaintzen dizkiete.

    Garraioaren prezioak


    RSA elkartasun aktiborako laguntzaren, Heldu Elbarritua laguntzaren edo ASSEDIC eskubideen hartzaileak baldin bazarete, baldintza batzuen arabera, Chronoplus. garraio publikoetan prezioen ttipitzearen abantaila ukan dezakezue.

    Jan


    Negu garaian, la table du soir elkarteak behartsuenei afariak banatzen dizkie. Gizarte zerbitzuekin harremanetan jarriz, afarien hartzeko baldintzak zein diren jakin daiteke. 

    To top


    Berriz gizarteratu

    L'équipe accueil jour © Ville de Bayonne
    L'équipe accueil jour © Ville de Bayonne

    RSA eskaera

    Elkartasun Aktiborako Laguntza (RSA) 2009ko ekainaren 1ean plantan ezarri zen. Soldatapeko lanik ez duen edo soldata apala duen pertsona bati gutieneko bizibide osagarria bermatzen dio. Gizarteratzerako Gutieneko Laguntza (RMI) eta Buraso Isolatuendako Laguntza (API) ordezkatzen ditu.

    Xehetasun gehiagorentzat, Familien Laguntza Kutxaren webgunean sartu..

    Eguneko harrera gunea

    Point Accueil Jour elkarteak egunero errezibitzen zaituzte eta zuen informatzeko, orientatzeko, berriz gizarteratze desmartxetan laguntzeko gai diren langileak proposatzen dizkizue.

    Xehetasun gehiagorentzat, Eguneko harrera gunearen webgunean sartu.

    To top