• [Menura jo]
  • 50 urtez goitikoak


    CLIC – Gerontologiaren Koordinaziorako eta Informaziorako Lekuko Zentroa

    Baionan bizi zarete eta 60 urtez goitikoak zarete ?


    Koordinaziorako eta Informaziorako Lekuko harrera, informazio eta orientazio gunea da. Adinekoen eta beren familien beharrei erantzutea du xede :

    • Nor bere etxean ahal bezain luzaz bizitzea
    • Behar berezien arabera, etxean mantentzeko baliabideak progresiboki egokitzea
    • Egokitutako argibideak jasotzea
    • Eskubideen, laguntzen eta osatu beharreko txostenen ezagutzea
    • Gogoen, beharren eta ahalen araberako eraikin bat aurkitzea.

    CLIC gizarte eta osasun partaide guztien (orotako medikuak, kinesiterapeutak, ospitaleak, osasun zerbitzuko elkarteak…) topaketa gunea da ere.

    Koordinatzaile batek, harreraren arduradun batek, idazkari batek, hiru gizarte langilek, geriatria mediku batek, psikogerontolo batek eta ergoterapeuta batek osatutako talde profesional batek animatzen du CLIC zentroa.

    Talde honek, lekuko profesionalekin batera, zuen beharren ebaluatzeko, laguntza eta arta proiektu baten eraikitzeko eta parte hartze indibidualizaturako plan baten gauzapena, jarraipena eta egokitzapena egiteko eginkizuna du. CLICek bermatzen dituen eginkizunen artean etxeko zerbitzuak, bizi ingurumenaren egokitzapena eta oroimenaren azterketa daude, besteak beste.

    Baionako Herriko Etxeak eta Herriko Jendarte Laguntza Zentroak finantzatzen dute CLIC, Eskualdeko Osasun Agentziaren (ARS), Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren, Erretreta-Asurantzarako eta Laneko Osasunerako Kutxaren (CARSAT) eta adinekoen zerbitzurako lekuko profesionalen partaidetzarekin.

    CLICekin harremanetan jarri
    Alsazia-Lorrena hiribidea, 24bis
    Ordutegia :
    Astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 12:00etara eta 13:30etatik 17:00etara
    Telefono zenbakia : 05 59 50 80 30

    To top


    Ostatu emateko eraikinak

    © Ville de Bayonne

    Eguzki bizitegi biltokia


    60m²koak eta hornitugabeak diren F2 motako bizitegiak eskaintzen ditu egiturak. Jouandin etorbideko eraikinetan barreiatutako bizitegietan, independentzia osoan bizitzeko eta egiturako arduradunei dei egiteko aukera dute bizitzaileek. Bertan, Jouandin etorbideko 1bis helbidearen beherean kokatzen den biltokian, bizitzaileek elkarrekin egoteko aukera dute (elkarrekin bazkaldu / animazioetan parte hartu…). Eraikinak gizarte laguntzarako etxe onespena dauka eta Bizitegi Laguntza Pertsonalizatua (APL) hartzeko aukera eskaintzen du.

    Eguzki bizitegi biltokiarekin harremanetan jarri
    Jouandin zabaldegia, 2bis

    64100 Baiona

    Telefono zenbakia :
    05 59 55 04 34

     

    To top


    Adineko Pertsona Dependenteei Ostatu emateko Eraikinak (EHPAD)

    Animation à l'EHPAD © Ville de Bayonne
    Animation à l'EHPAD © Ville de Bayonne

    Baionako HJLZk kudeatzen dituen EHPAD zahar etxeak :

     

    Harambillet EHPAD zahar etxea (80 ohe)
    André Harambillet etorbidea, 3
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 55 35 42                      

    Séqué-ko EHPAD zahar etxea (98 ohe)
    Séqué karrika, 5
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 05 59 45 83 35

    Prissé-ko EHPAD zahar etxea (117 ohe)
    Euskal Kostaldeko Ospitalea
    Jacques Loëb medikugaiaren etorbidea, 13
    64100 Baiona
    Idazkaritza administratiboko telefono zenbakia : 05 59 44 41 42
    Mediku idazkaritzako telefono zenbakia : 05 59 44 41 50

    Beren etxeetan bizi ezin diren edo bizi nahi ez duten adineko pertsonendako ostatu emate kolektiboa eskaintzen dute eraikin horiek. Beren eguneroko bizian behar dituzten zerbitzu guztiak segurtatzen dituzte (sukaldaritza, oihalen eta jantzien zuritzea, animazioa eta gizarte bizia, pertsona dependenteendako laguntza artak). Eguneko prezio finkoa ostatu emateko prezioaren, arta prezioaren eta dependentzia prezioaren arabera alda daiteke. Kontseilu Orokorrak (Autonomiarako Laguntza Pertsonalizatua, Ostatatze Laguntza Soziala) eta Familien Laguntza Kutxak (Bizitegi Laguntza) finantza dezakete.


    Adinekoei ostatu emateko beste eraikinak

    ARRAYADE (173 lits) 
    Euskal Kostaldeko Ospitalea 
    BP 8
    Telefono zenbakia : 05 59 44 41 42
    e-mail bidez harremanetan jarri

     

    Oihana (64 ohe)
    Saute Ruisseau hiribidea, 11
    Telefono zenbakia : 05 59 50 39 39
    e-mail bidez harremanetan jarri

    Caudron - Fourcade (60 ohe) 
    Chauron-eko bidea, 5  
    Telefono zenbakia : 05 59 42 38 70 
    e-mail bidez harremanetan jarri

    Osteys (66 ohe)
    Hargous-eko bidea, 50
    Telefono zenbakia : 05 59 44 71 00
    e-mail bidez harremanetan jarri


    Erretreta-asurantza

    Cliquez pour accéder au site de la CARSAT (Nouvelle fenêtre)

    Erretreta segurtatu, osasuna babestu

     Akitaniako CARSAT Erretreta-Asurantzarako eta Laneko Osasunerako Kutxak erregimen orokorreko asurantzadunen erretretarako txostenen prestatzeko, beren egoera osoki ezagutzeko, erretreta eskaeren (pertsonala eta lehengoratzea) pausatzeko desmartxen errazteko eta erretreta aholkulari batekin harrera pertsonalizatua ukateko laguntza ekartzen du.

    Akitaniako CARSAT – Baionako Erretreta Agentzia
    Auzitegi-hiria – Marhum etorbidea, 24
    64100 Baiona
    Telefono zenbakia : 39 60 (lekuko dei baten kostua)
    Webguneak :     www.lassuranceretraite.fr edo www.carsat-aquitaine.fr

    To top