• [Menura jo]
  • HJLZ


    Herriko Jendarte Laguntza Zerbitzua

    La CCAS de Bayonne © Ville de Bayonne
    La CCAS de Bayonne © Ville de Bayonne
    Accueil du CCAS © Ville de Bayonne
    Accueil du CCAS © Ville de Bayonne
    Distribution de denrées alimentaires © Ville de Bayonne
    Distribution de denrées alimentaires © Ville de Bayonne

    Badu urteak HJLZk nekezian diren baionarren aldeko ekintza eta zerbitzu ezberdin anitz garatzen dituela.

     

    CCAS Bayonne
    Localisation : 30 place des Gascons - 64100 Bayonne
    Téléphone : 05 59 50 67 50
    Horaires d’ouverture au public :
    Lundi au vendredi : 8h30 - 12h et de 13h30 - 17h

    Gizarte zerbitzua

     
    Hirian bizi diren eta RSA hartzaileak diren gizon bakartuei zuzendutako zerbitzua da. Gizarteratze ibilbidean zehar erabiltzaileei harrera, informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen dizkie.

    Janari saltegi sozioedukatiboa


    Erabiltzailea eta familia eta gizarte ekonomiako aholkulariaren artean aitzinetik adostutako proiektu bat gauzatzeko, kontsumo ondasunak prezio apalean erostea baimentzen duen baliabidea da.

    Aukerako laguntza soziala 


    Bizibidearen eta oporretara joateko laguntzen arlo ezberdinetan ere ekiten du HJLZk, baina, saileko gizarte langileek adierazitako eskaera bat dagoelarik bakarrik.

    Prezio apaleko garraioa


    Baldintza zenbait betetzen dituzten pertsonentzat, hala nola diru irabaziak, enpleguarekiko egoera, elbarritasuna eta abar, prezio apalak onar daitezke.

    Elikagaien banaketa


    Lesseps kaietan kokaturik, aste guztiz, elikagaien banaketak diru irabazi ttipiak dituzten pertsonak errezibitzen ditu. Elikagaiak hartu ahal izateko baldintzen inguruko xehetasun gehiagorentzat, HJLZrekin harremanetan jarri otoi.

    To top


    Jantegi Zerbitzua – Apairuak etxera ekartzea

    Portage de repas à domicile © Ville de Bayonne
    Portage de repas à domicile © Ville de Bayonne
    Service de restauration en salle © Ville de Bayonne
    Service de restauration en salle © Ville de Bayonne

    Badu urte anitz Baionako HJLZk adineko pertsonentzat edota heldu elbarrituentzat salan jantegi zerbitzu bat eta mementoko  edo epe luzeagoko parte hartzeentzat apairuak etxera ekartzeko zerbitzu bat plantan ezarri dituela.

    Ekartze zerbitzuari dagokionez, zerbitzua astelehenetik larunbatera bermatua da. Apairuak 08:30ak eta 12:30ak artean banatuak dira, « kate hotzeko loturan ». Igandeko eta besta egunetako apairuak bezperan banatuak dira. Higiene arauen errespetuan, apairuak sukaldaritza enpresa batek prestatzen ditu. Egunero, bi apairuen artean hauta daiteke. Apairuak gomendatutako elikadura dietaren arabera egokitzea posible da ere.

    Eguerditan, menua beti honela osatzen da :
    salda - lehen jakia - proteinadun jakia (haragia edo arraina barazkiekin ala fekuladunekin) - gasna - deserta - ogia.

    11:00etatik 12:00etara lotura autobus batek pertsonak jantegira garraiatzen ditu eta arratsaldean bi itzulera daude, 14:00etan lehena eta 17:00etan bigarrena.

    Baionako erretretadun guztiek, beren diru irabaziak edozein izanik ere, zerbitzu horren baliatzeko aukera dute. Departamenduak ematen duen konpentsazio laguntza jasotzeko, diru irabazi apalak dituzten pertsonek txosten administratibo bat osatzen dute.

    Diru baliabideen eta zerbitzuaren (jantegian zerbitzatzea edo etxera ekartzea) arabera, apairuaren prezioa aldatzen da.
    Zerbitzatutako apairua :  8,27 € zergak barne /  Etxera ekarritako apairua :  9,15 € zergak barne

    Diru irabazi apalak dituzten pertsonek departamenduak ematen duen konpentsazio laguntza jasotzeko txosten administratibo bat osatzen dute. Diru baliabideen arabera, apairuaren prezioa aldatzen da (3 prezio) : A kategoria : 1,45 € / B kategoria : 2,90 € / C kategoria : 5,80 €.

    To top


    Etxean laguntza zerbitzuak

    Service d'aide à domicile © Ville de Bayonne
    Service d'aide à domicile © Ville de Bayonne

    Hornitzaile zerbitzuak eta mandatari zerbitzuak, erabiltzaileen etxeetan, etxeko laguntzaileak, bizi laguntzaileak edo gizarte bizirako laguntzaileak ukateko aukera ematen du. Laguntzaile horiek honakoa egiten dute :

     

    • Etxearen garbitzea, oihal eta jantzien zuritzea, sukaldatzea, erosketak, pertsonaren garbiketarako laguntza, joan-etorriak, desmartxa administratiboak…
    • Akuilatzea eta laguntza psikologikoa ekartzea.

    Zerbitzua baliatzea ala ez baliatzearen hautua zuek egiten duzue. Erabakia hartzen laguntzeko eta zuen beharrei egokitutako zerbitzua jakinaren gainean hautatzeko, gizarte laguntzaile bat zuen etxera dator. Prezio baldintza hobeak ukatea ahalbidetzen duten hitzarmenen ondorioz, jaso ditzakezuen diru laguntzek zerbitzuaren hautaketan eragiten dute gehienetan.

    Etxeko laguntzaile hornitzaile zerbitzua


    HJLZ etxeko laguntzaileen enplegatzailea da. Kontseilu Orokorrarekin eta Erretreten eta mutualitateen kutxarekin hitzarmena dauka.

    « Baiona etxean » mandatari zerbitzua


    Pertsona batek etxeko laguntzaile hornitzaile zerbitzuaren etxeko laguntzailea ukateko baldintzak betetzen ez baldin baditu, edo zerbitzu hori zuzenean ukatea nahiago baldin baditu, enplegatzaile bilakatuz mandatari zerbitzuari dei egiten ahal dio.

    HJLZk pertsona horren ordez honakoak egiten ditu : soldatadun(ar)en bilaketa, URSSAF deklarazioak, paga agiriaren betetzea, frogagiri ezberdinen eskuratzea (ASSEDIC, CPAM, Zerga Etxea…).

    Indarrean den araubidearen arabera, bi zerbitzu horiek zerga-abantailak eskaintzen dituzte (zerga-agiri bat igorria zaizue). 1997ko martxoaren 7tik, aipatutako zerbitzuen eskaintzeko estatuak ematen duen kalitate onespena dauka Baionako HJLZk.

    To top